26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 46

2. Bigarrena, jardutera garamatzan trebetasuna da. Egurraren kalitatea (Beinfield eta

Korgold, 1999).

Aurrera egiteko nahia da trebetasun honen oinarrizko printzipioa. Helburudun mugimendurako

eta ekintzarako joera agertzen dugu trebetasun honen bitartez. Horren bidez, hezitzaileak

besteen mugimendurako espazio uzten du, eta bere indarrak modu estrategikoan erregulatzen

ditu. Iniziatiba hartzen du trebetasun hau eskuragarri duen hezitzaileak, eta hedapenerako eta

zabalkunderako joera agertu. Horri esker, negoziaziorako gaitasuna azaltzen du, pertsona

ezberdinen interesak eta energiak elkartuz.

3. Hirugarren harreman-trebetasuna besteekin bat egitera bultzatzen gaituena da.

Suaren kalitatea (Beinfield eta Korgold, 1999).

Beste pertsonekin bat egiteko joera dugu hau. Gure kanpoko zerbaitekin identifikatuta eta bat

eginda sentiarazten gaituen trebetasuna da. Horrela, hezitzaileak enpatiarako sentsibilitatea

agertzen du, baita gertutasunerako eta komunikaziorako ere. Hezigaia “nola sentitzen den”

jakin eta senti dezake trebetasun hau eskura duen hezitzaileak, hau da, bestearen dimentsio

subjektiboa ezagutzeko gaitasuna agertzen du. Ondorioz, hezitzaileak heziketa unean

erabakiak hartu behar dituenean hezigaiaren egoera emozionalaz kezkatzen da.

4. Hurrengoak, bereizteko joerara ahalbidetzen digu. Metalaren kalitatea (Beinfield eta

Korgold, 1999).

Harreman-trebetasun hau azaltzen duen hezitzaileak muga argiak ezartzen ditu, baita gauzak

egituratu eta ordenatu ere. Beharrezkoa den distantzia ezarriko du, argitasuna, mugak eta

arauen bitartez, betiere, malgutasunaren ezaugarriekin. Modu horretan, trebetasun honen

bidez, norbanakoa osatzen eta egituratzen duen eremuan seguru sentitzen gara. Gure babes-

egitura agertzen duen joera da. Era horretan, hezitzaileak hezigaiarekin duen erlazioan “non

mugituko diren” zehaztuko du, bere bizi-espazioa egituratuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!