26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 45

2.5.2.1. Bost harremanbideak egotea, jardutea, besteekin

bat egitea, besteengandik bereiztea eta

berezkotasuna ahalbidetzen diguten joerak dira

Garrantzitsua da, hasiera batean, harreman-trebetasunen ikuspegi orokorra hartzea,

ondoren horietako bakoitzaren nolakotasunean zehazten joan gaitezen. Bost trebetasunok

hezitzaileak errealitate praktikora egokitzeko joerak dira. Hezitzaileak heziketa unean

egiten duen interpretazioaren arabera, trebetasun bat edo bestea agertuko du

mementu praktikoan; betiere, kontuan harturik, trebetasun horiek norberaren berezko

jokaeretan automatizatuta daudela gorputzaren bitartez. Hezitzaileon harremantrebetasunen

edo sentsibilitateen karakterizazio globala egin dugu, Beinfield eta Korngolden

(1999) ekarrietan oinarrituz. Autore horiek hizkera sinbolikoa erabiltzen dute harremantrebetasun

bakoitza izendatzeko: Lurra (egotea ahalbidetzen digun joera), Egurra (jardutea

ahalbidetzen digun joera), Sua (besteekin bat egitea ahalbidetzen digun joera), Metala

(besteengandik bereiztea ahalbidetzen digun joera) eta Ura (berezkotasunarekin lotutako

joera).

1. TAULA: Bost harreman-trebetasunak

1. Lehengo harreman-trebetasunak egoteko joerara ahalbidetzen digu. Lurraren

kalitatea ( Beinfield eta Korgold, 1999).

Besteengan konfiantza agertzeko joera da, baita eraman handikoa izatearena ere. Trebetasun

hau agertzean, hezitzaileak unean-unekoari arreta lasaia eskaintzen dio, eta bere ingurunean

giro lasai eta egonkorra sortzen du. Zentzu horretan, hezitzaileak ez du bestea behartzen, ezta

berak dituen uste eta pentsamenduetara zuzentzen ere. Trebetasun hau eskura duen

hezitzaileak konfiantza osoa du hezigaiaren ahalmenetan; ondoan egote hutsagatik konfiantza,

laguntza, euskarria eta sostengua ematen dizkio; hezigaia sostengatzeko oinarri, babes eta

euskarri sendoa eskainiz. Gainera, unean-uneko egoerari erreparatzen dio trebetasun honi

esker, mementoko bizipenari arreta jarriz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!