26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 44

Bi autore horien interpretazioaren arabera munduan izateko, egoteko eta agertzeko

modu, jarrera eta jokaera ezberdinak ditugu. Gutako bakoitzak hitzez adieraztea eta azaltzea

zaila den indar eratzaile baten bereizgarria du. Indar horren bidez, norberaren esperientzia

egituratzen da, eta gure mundu ikuskerari forma ematen diogu. Pertsona bakoitza fase

partikular batean aurkitzen da, eta bertatik gure bultzada, indar, energia eta mugimenduak

isurtzen dira. Hau da, fase edo elementu horren bidez gizabanakoen izaera hobeto esplika

dezakegu, bere jarrera elementu horren ezaugarrietara gehiago edo gutxiago hurbiltzen den

neurrian. Berau gizaki bakoitzaren bizitzaren garapena bultzatzen duen sustrai ontologikoa

da.

Fase horietako bakoitzaren bidez mundua ulertzen eta interpretatzen dugu, eta geure

harremanetan agertzen dugu trebetasun gisa. Gure munduan-izan-beharrak (ser-en-elmundo)

ematen dio berezkotasuna existentziari. Egoera praktikoetan norberak hartzen

dituen erabakiak balio eta sinesmenez osatutako tradizio historiko batek moldeatzen ditu.

Beraz, ezagutzaren edozein teoria (epistemologia) defendagarria izan dadin, izatearen teoria

(ontologia) defendagarri baten premia du (Gadamer, 1977). Ildo horretatik Bost Faseen

Teoriak teoria ontologikoa da, izakiaren teoria baita. Hortik eraikitzen du norberak bere teoria

epistemologikoa; izan ere, norberak dituen ezaugarri-multzo espezifikoen arabera

interpretatzen eta ezagutzen baitu mundua eta errealitatea.

Hari horri jarraituz, “nola eginak gauden” jakitea arras garrantzitsua da. Nolakoak garen

eta zein den gure antolaketa psikologikoa antzematea argibide oso-oso interesgarriak eman

diezazkiguke dinamizazio jardueran. Gure izaeraren nolakotasuna ezagutuz besteekin

eraikitzen ditugun harremanen nolakotasuna zein den hobeto jakin dezakegu, eta hezkuntza

testuinguruetan gauzatzen diren pertsonen arteko erlazioak onbideratu. Gure uste apalean,

Bost Harremanbideen Teoriak ondo asko uztartzen da uhezteko unearen mamiarekin.

Horrelako mementoetan, praktikaren nondik norakoan murgilduta gaudenean, arestian

aipatu bezala, gure izaera bera agertzen zaigu, norbanakoaren izatea. Beraz, geure

hezkuntza-raktika funts ontologikoa duen teorietan oinarritzea asko hobe dezake heziketa

jarduera. Heziketa egoeran parte hartzen duten subjektuekin zer-nola agertzen garen esplika

dezakegun neurrian. Gaude Bost Harremanbideen ereduak aukera bikaina eskaintzen

digula.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!