26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 43

e) Azpimarratu behar da kategoriak sortzea gizakien funtsezko ohitura dela. Hortik, Bost

Harremanbideen teoria

Denok daukagu, gutxi gora behera, norberaren nortasunaren eta besteenaren

ezaugarrien ideia bat. Hala eta guztiz ere, gizakiaren garunak esperientziaren aniztasuna

kategorietan sailkatzeko joera du. Hori egia izanik, lehen aipatu moduan, kontuz ibili behar

dugu:

“La categorización es una tendencia humana fundamental aunque, sin embargo, no está exenta

de problemas, ya que, cuando creamos una categoría y le adscribimos ciertos rasgos, corremos

el riesgo de caer en el estereotipo (que todos los culturistas son tontos y que todos los latinos son

machos, por ejemplo). Pero estos estereotipos, sin embargo, terminan distorsionando nuestra

percepción y nuestra comprensión de los demás” (Frager, 1995:31).

2.5.2.- Bost Harremanbideen Teoriaren alderdiak

Formaziorako proposatzen dugun eredu teorikoa Beinfieldek eta Korngoldek (1999)

osatu, berrelaboratu eta mendebaldeko ikuspegira egokitu duten sistema tipologikoa.

Txinako jakinduria eta medikuntzaren elementuak hartu, eta ikuspegi psikologikoa eman

diote horri guztiari. Gizakiaren psikologian barna ibiltzeko mapa bat eskaintzen digute

sistema tipologikoek, eta, zentzu horretan, Bost Faseen edo Bost Elementuen Teoria lan

egiteko eredu bat da, norbanakoa nola den arakatzeko eta esploratzeko eredu bat, eta bost

elementuetan oinarritzen da.

Bost Harremanbideen Teoriak ( edo Bost Elementuen Teoria) autoezagutzarako eskema

konplexu bezain sakona eskaintzen du, baina baita eskuragarria ere. Sistema tipologiko eta

kontzeptuala da, hau da, bost kontzeptu eta elementuen bidez, gizabanakoen psikologiaren

eta nortasunaren barrunbeak arakatzen ditu. Gure baitan, gure gogoan darabilzkigun

indarrak eta mugimenduak aztertzen ditu, hain zuzen ere, bost elementuen ereduak. Eremu

horixe arakatu nahi dute autoreok, norbanako bezala zein indar, zein kalitate, zein ezaugarri,

zein sentsibilitate ditugun argitze aldera.

Eredu honen xede nagusia norbanakoaren prozesuak argitzea da:

“Como unas gafas para la lectura que nos aclaran lo que tenemos delante, estos cinco patrones

de movimiento se enfocan sobre nuestras relaciones, sobre la manera en que interactuamos con

el mundo”. (Beinfield eta Korngold, 1999:146)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!