26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 42

ezaugarri-multzoek ez digute itsutu behar pertsonaren berezitasunak; esaerak dioen legez,

sarritan zuhaitzek ez digute basoa ikusten uzten.

Uste dugu ere, letra etzanean irudikatu duguna funtsezko garrantzia duela lantzen ari

garen gaian. Hau da, ereduaren bidez gure harremanen nolakotasuna esplikatzeko modu

bat izan genezake, eta horren bitartez erlazioan sortzen diren elkarrekintza eta indar eta

energia-fluxua ereduak berak eskaintzen dizkigun kalitateen arabera interpreta dezakegu.

Beraz, harreman-trebetasunak edo estiloak huts-hutsean eta bere horretan ez dira

existitzen, mapak bere horretan existitzen ez diren bezala. Mapak errealitatearen eraikuntza

bat dira. Interpretazio bat. Horrexegatik mapa mota asko aurkitzen ditugu (mapa politikoak,

fisikoak, klima-mapak, itsas korronteen mapak, errepideen mapa...) errealitatearen

interpretazio anitz egin daitezkeelako. Harreman-trebetasunekin gauza bera gertatzen da:

giza psikologiaren eraikuntza dira. Indibiduoen jokaerak eta jarrera interpretatzeko tresna

bat. Eraikuntza idealizatua da arketipikoa (Jung, 1994:499). Arketipoak tipo psikologikoen

idealizazioak dira. Esanahi unibertsalaren izaera hartzen duten gaiak edo elementuak dira.

Irudi baten ebokazioa edo gogoarazpena egiten dute arketipoek; berez, eta errealitatean

existitzen ez den irudia da, baina berau gizabanakoari bere agerpen eta adierazpen propioak

ulertzeko bidea ematen dio.

Horretaz gain, letra etzanaz jarri duguna oso interesgarria iruditzen zaigu

dinamizaziorako. Hau da, tipoen bidez harremanen nolakotasuna interpreta dezakegu eta

sakontasun handiagoz arakatu ere. Baita nola jokatu behar dugunaren inguruan irudi edo

bide argiago bat eman diezagukete.

d) Gizakiak, eta gure kasuan hezitzaileak, bera bere burua ezagutzeaz gain, besteak

ere ezagutu nahi ditu, eta harreman egokiak bideratu. Harreman egokia horiek

heziketaren printzipioak izango dira

Ondokoaren alderdi ahulak eta indartsuak zehaztea eta ezagutzea, berarekin lan edo

harreman eraginkorragoa izatea lagunduko digu. Finean, ezin dugu sinetsi besteen burmuina

gurea bezala funtzionatzen duenik. Ezin dugu aintzat hartu gure mundu ikuskera bera

besteek edukiko dutela. Besteak gu bezala arrazonatzen dutela, eta gu baloratzen ditugun

gauza berak baloratzen dituztela. Ereduaren bidez besteen gaitasunak eta mugak ezagut

ditzakegu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!