26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 40

más completa y minuciosa que sea la descripción de un determinado tipo, éste nunca será la

causa de la conducta”. (Frager, 1995:13, 14).

Hau guztia biziki garrantzitsua dela iruditzen zaigu, hain ohikoak diren estereotipoetan

eror ez gaitezen.

Norbaitek hauxe esaten badu: “Ni oso pertsona desordenatua naiz sistema tipologiko

horren arabera X naizelako”, edo “Zuk besteen sentimenduak sakonki ulertzeko gaitasuna

duzu sistema tipologiko jakin horretan Y elementua zarelako” . Bide okerra da sistema

tipologikoak erabiltzeko orduan. Modu horretan norberaren jokaerak eta bestearenak

ulertzeko bitarteko bat izan beharrean, tipologia etiketa hutsa jartzera mugatzen da, eta

egoera eta harremana bera sakontasunez aztertzea eragozten du. Estereotipoak sortzen

ditugu horrela jokatuz gero. Tipoen erabilera okerra egiten ari gara; izan ere, tipo baten

elementuek ematen dituzten ezaugarriak ez dira norberaren jokaeraren kausa. Nahasketa

hori saihestu behar dugu. Estereotipoak sistema tipologikoen murrizketa dira, eta

indibidualtasuna ahazten dugunean gertatzen da hori. Izan ere, tipo baten barruan pertsonak

kokatzeak ez du esan nahi molde berarekin eginak daudenik; hainbat ezaugarri komunak

dituztela baizik.

Erabilera zuzena honako hau izango litzateke: “Nire izateko erak, oro har, tipologia

horren X elementuak ematen dituen deskripziora hurbiltzen da”, edo “Zure jokaerak eta

izaerak une honetan, tipologia jakin horren Y elementuaren ezaugarrietara hurbiltzen da”.

b) Nortasunaren taxonomia autoezagutzarako oinarri sendoa da.

Aurreko ezaugarritik eratortzen da hauxe. Esan nahi baita, harreman-trebetasunen

erabilera egokia eginez gero, norberak bere burua hobeto ezagutzeko eremua asko

zabaltzen dela. Era berean, norberak besteekin nola jokatzen duen ulertzeko, eta besteek

ere zer-nolako jarrera izaten duten esplikatzeko bitarteko indartsua da.

Sistema tipologikoek gizatasunaren zerizana kartografiatzeko eta psikismoaren

barrunbeetara sartzeko ahalegina egiten dute. Tipologia horiek, oro har, gorputza, emozioak

eta gogamenaren arteko erlazioaz arduratu dira.

c) Bost harremanbideen ereduak gure indar guneak eta ahuldadeak aurkitzen laguntzen

digu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!