26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 38

Ohiko jarrera edo tipo hori psikean modu esanguratsuan eragiteko gai diren eragile guztien

emaitza da. Hau da, heziketaren ondorio, ingurunearen baldintzen ondorio, bizitzan izandako

baldintzen ondorio, norberak bere garapenean eskuratutako ezagutzen ondorio, nozio

kolektiboaren ondorio eta abar. Horren guztiaren ondorioz egituratzen da tipoa.

Pérez eta Gimenoren arabera (1988) hezitzaile baten pentsamendua eta jokaera ulertu

ahal izateko, subjektu horren sare-ideologikoan eta sinesmen kategorietan arreta jarri behar

dugu, horiek direlako, hain zuzen ere, bere mundu ikuskerari zentzua ematen diotenak, bai

eta bere heziketa praktikari berari ere. Hau da, hezitzailearen lanaren gakoetako bat “nola

egina dagoen” izango da, “nolako da norbera” azken batean, horrek zedarrituko baitu, neurri

handi batean, hezitzaileak bere zereginetan edukiko dituen harremanen kalitatea

Norberak berez dituen nolakotasunak agertuko ditu besteekin harremanetan

dagoenean. Hau funtsezko kontua da, Pérezek eta Gimenok (1988:44) argi eta garbi uzten

dute:

“... en casi todos los trabajos se acaba reconociendo el influjo determinante de esta base o

sustrato ideológico, omnipresente, aún de forma tácita, y precisamente por ello, en todos los

procesos de pensamiento y actuación del profesor en el aula”.

Norberaren sustrato ideologikoaren edo estiloaren eragina egiten dugun edozein

ekintzetan agertzen da, eta nolabait esatearren, gure izaeraren ezaugarri bat

nonhaikotasuna edo omnipresentzia da. Norbanakoak egiten dituen jardueretan bere “ukitu

propioa” emango dio. Estiloa adierazi gabekoa da, isila. Hau da, ohartu gabe hainbat eta

hainbat gauza egin eta esaten ditugu, non geure izaeraren arrastoa hor doan, eta besteekin

aurrez-aurre erlazionatzen garenean, trebetasun gisa agertzen dira. Gehienak modu

inkontzientean egiten ditugu. Ezaugarri-multzoa gurekin doa nahi edo nahi ez. Gu gara,

azken batean. Geure izaerak eta “ukitu propioa” gurekin doa, edota alderantziz, nahi dugun

moduan uler dezakegu.

Azken batean, norberak bere buruaren ezagutza sakonagoa duen heinean besteekin

eraikitzen dituen erlazioetan eragin positiboa izateko aukera du. Era honetan, hezkuntza

alorrean tipo psikologikoekin lan egiteak hezkuntza-praktika bera hobetzeko egoeran jar

gaitzake; hezkuntzaren mamira zuzentzen baititugu gure ahaleginak: ni besten aurrean nola

agertzen naizen memento jakin horretan. Finean, nik neure burua hobeto ezagutzen badut,

modu egokiagoan kudea eta bidera ditzaket nire harremanak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!