26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 37

Jacobs, 2001). Gizakion psikologiaren inguruan egin mapa horiei sistema tipologikoak

deritzaie (Frager, 1995). Aurkezten ari garen eta esperientziarako aintzat hartu dugun

eredua sistema bat da ere, harreman-trebetasun bakoitza elkarrekin erlazionaturik

dagoelako.

Taxonomia guztien xedea gizakiaren kategorizazio psikologikoa egitea izan da,

gizabanakoaren psikearen taxonomia bat egite aldera. Nolakoa da gizakia? Nolakoa naiz

ni?... eta gisa horretako galderak erantzutea izan da xedea. Neurri handi batean gizakiaren

mundu ikuskera gordetzen da sailkapen horietan, baita ikuskera hori esplikatzeko ahalegina

ere. Ikusten dugunaren gaineko teorizazioak eta birpentsatzeak, munduarekiko eta giza

izaerarekiko zenbait uste eta ikusmolde egitea ahalbidetzen digu. Autore edo kultura

bakoitzak egin teorizazioak, norberak bere baitan hainbat oinarri filosofiko badituela

adierazten digu (Engler, 1996). Azken batean, horrek esan nahi du sustrai filosofikoak ez

dituztela soilik nortasunaren teorietan eta sistema tipologikoetan adituak direnak, gizabanako

orok ere bai. Beraz, hein handi batean, psikologiak filosofiatik edaten du alor honetan;

gizakiaren gaineko teoria psikologiko ezberdinak agertzea oinarri filosofiko ezberdinak

daudelako da, hain zuzen ere.

“Estos supuestos filosóficos básicos influyen en forma profunda en la manera en que percibimos

el mundo y teorizamos acerca de él”. (Engler, 1996:7).

Gizabanakoen ezaugarri-multzo amaigabea kategorietan murrizteko ahalegina

aspaldikoa da, esan bezala. Mendebaldeko psikologia modernoan, aldiz, Carl Jung izan da

tipo psikologikoen gaia gehien sakondu duena, eta ekarpen ugari egin ditu eremu horretan.

Autore honen ekarria sistema tipologikoen gai honetara funtsezkoa izan da, berau historikoki

eta filosofikoki aztertu baitzuen esparrua (Jung, 1994), eta hainbatek bere lanari segida

eman diote, edo behintzat bere arrastotik edan dute. Hona hemen modu argiz berak tipo

psikologikoari buruz egiten duen deskripzioa:

“El tipo es un ejemplo o modelo que reproduce de manera característica el carácter de un género

o generalidad. En el sentido estricto utilizado en este libro el tipo es un modelo característico de

una actitud general presente en muchas formas individuales (...) En la medida en que una de

tales actitudes es habitual y con ello otorga una determinada impronta al carácter del individuo,

hablo de tipo psicológico” (Jung, 1994:563).

Tipo psikologikoa, azken batean, mundura agertzeko modu orokor bat bezala uler

dezakegu. Subjektu bakoitza tipo edo jarrera orokor bat azaltzen du bere harremanetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!