26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 477

Formazio-saioaren nukleoa, erdigunea, ni eta hezitzaileak gara; tailerretan, hezitzaileak eta

gazteak. Uste dut oso gauza inportantea esan dudala oraintxe bertan.

Horrela jokatzearen arrazoiaz galdetu diet. Oraindik ez dira gai aldaketaren zioak modu

arrazionalean azaltzeko. Lan egiteko estiloaren arrazoia beraien barne sentipen baten ondorioa izan

zen. Izan ere, Amaia eta Loreak asperdura sentsazioa nozitzen hasiak ziren, tailerrak irteerarik

gabeko kale batera zihoazen sentipena zuten. Aldaketa sakon baten beharra sumatzen zuten. Hortik

etorri zen beraien proposamena eta orain berorren emaitza praktikoak ikusten ari gara. Beraz, nik uste

dut horren inguruan gehiago sakontzeko ahalegina egin behar dudala, dena den egongo da

horretarako betarik.

Ildo horretatik oso gauza interesgarria aipatu du Amaiak. Gauza bera azaldu da dagoeneko

Aretxabaletan eta Deban. Honelaxe mintzatu da gutxi gorabehera Amaia:

“Orain lasaiago joaten naiz. Ez dogu dena aldez aurretik prestatzen. Horrek lasaitasuna

ematen dit... Lehen, hasieran, zazpi joku egitea pentsatzen bagenuen gutxienez bost egin behar

genituen ondo gelditzeko bestela...”. Hots, hasieran, praktikan bertan zeudenean ere, burua teorian

zuten, programatutako kontuetan. Orain gogo eta gorputza praktikan dute erabat. Praktikan xahutzen

dute beren energia eta indarra, jakin badakite saioaren nondik norakoa praktikan bertan erabaki behar

dutela, ez lehenago. Horren inguruan nire iritzia azaldu diet beraiek esandako berresteko besterik ez.

Aipatu dut bere esku hartzea, dinamizazio lana, praktikarekin lotuta doala ezinbestean, eta horretan

beraiek iaioak direla. Puntu horretan Loreak aipatu du eskuragarrien duten indarra Sua dela, eta

horretaz baliatzen ari direla. Nik esan diot seguruenera beste kalitatek ere azaltzen direla, nahiz eta

Sua izan nagusi. Metala ere zenbait unetan agertzen dute baita Egurra ere.

Horren adibide garbia aipatu dute; izan ere, ikasturtea amaitzeko afari bat egin behar dute.

Zenbait arau hezitzaileek beraiek ezarri dituzte (Metala), gainontzekoak gazteekin negoziatu dituzte

(Egurra).

Lurraren kalitate bi zentzutan agertuko litzateke gutxienez: tailerren inguruan eratu duten

konfiantza giroa, eta hezitzaileek beraiek une bakoitzean nola sentitzen diren behatzen dutela.

Urarena, saioek duten sorpresa eta ekintzak egiteko orduan dagoen bat bat batekotasunean

agertuko litzateke nire iritziz.

Horrela amaitu dugu gaurko saioa. Nekatuta denok, sakondu dugunaren sentsazioarekin, hain

zuzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!