26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 476

bizipenetik urrun zegoen zerbaiten inguruan aritu izan bagina bezala. Sentimendu berdina Diegok izan

du. Aitortu du berak hala jokatu duela, Metalarekin batez ere, hala sentitu duelako “gorputzak hala

eskatzen” ziolako. Ez dakit oso zorrotza edo gupidagabea izango naizen edo ez, baina eraketak iraun

duen denboran pertsonari, bere osotasunean eta esentzian oso garrantzia gutxi eskaini zaio. Nire

gusturako saio teknokratikoa izan da.

Nolanahi ere, eraketa kontuak amaituta, berriro itzuli gara formazio-saioetarako girora. Berez

egin dugu hori, denok; eta lasaiago, gertuago eta distentsioan aritu gara. Suak berriro harrapatu gaitu,

eta Suaren kalitatea zerion saioari. Orekatu egin da berriro ere indarren arteko harremana. Eraketan

egurrak eta Metalak besteak neutraldu dituzte erabat. Formazioan denak presente daude, batzuk

besteak baino gehiago, baina bostak ageri dira. Sua pasarte batzutan ageriagoa izango da,

besteetan Metala gailenduko da edo Egurraren indarra; eta seguru aski Lurraren segurtasuna eta

Uraren bat-batekotasuna oinarrian daudela ia beti.

Horrekin guztiarekin adierazi nahi dut formazio-saioen esku hartze estiloa; hots, darabilgun

metodologia, gakoa dela formazioaren praktikan. Hezitzaileak formatzeko garaian funtsezkoa baita

gure jarrera, pertsonatzat hartzen baititugu. Ideia hau sute dut beste behin edo zirriborratu dudala, eta

nire buruan daukat aspaldi honetan. Gehiago sakondu beharraren premia sentitzen dut, uste baitut

gure –edo nire, azken batean formatzailearen- hitzak et jarrera formazioaren oinarria direla. Gure

eredua edo paradigma modu praktikoan agertzen dugu formazio-saioetan. Paradigmaren eredurik

behinena gu geu gara. Oraindik ez naiz gai sentitzen horren guztiaren inguruan gehiago sakontzeko,

baina bide interesgarria aurkitu dugulakoan nago.

Hortik aurrera nola joan den saioa? Bada ia erabat itxita genuen Metalaren atala amaitu dugu.

Orduan interesa azaldu dut tailerren dinamizazioaren inguruan, hau da, ea masaia tailerraren antzeko

girorik eduki duten, edo saio isolatua izan den... Berriro ere kontakizunari lotu dira Amaia eta lorea.

Amaiari aurpegian nabaritzen zitzaion satisfazioa. Ildo beretik doazela aipatu du. Bere ustez, tailerren

inguruko irakurketa egin zutenetik eta metodologia aldaketa abiatu dutenetik proiektuak aldaketa

handiak izan dituela uste du. Hau da, tailerren bilakaeraren erdigunean hezitzaileak jarri direnetik

aurrerapauso handiak eman dira Bergaran.

Herriko jaiak izan direla-eta, bi saio baino ez dituzte egin, hori bai, bietan partaide guztien

arteko giroa ona, gertutasuna, konfiantza, umorea eta gozamena nagusitu dira. Oso une gozoa

bizitzen ari direla esan dute hezitzaileek. Aipatu bezala Amaiaren aurpegia horren adierazgarri garbia

zen, aurpegi alaia eta irribarretsua zuen. Azken bi tailerrak ildo beretik joan dira: hezitzaileak saioa

prestatu dute aldez aurretik, baina ez dira itsutu hori praktikara eramaten, ez dute era zurrun eta itxian

praktikan jarri programatutakoa alegia. Praktika beraren nahietara egokitu dira, eta nahi horiek

suspertzaileek beraiek eta gazteek eraikitzen dituzte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!