26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 475

horrela jokatu dut, horrelaxe sentitu dudalako, eta hala azaltzen dizuet”. Zintzotasun osoz jokatu du,

baita Loreak ere. Inoiz ez ditut sumatu engainatu nahian, ez gu eta ez beren buruak, ez eta beldurrez

ere. Horrelako giroa lortu izana oso garrantzitsua da nire ustez, formazio-saioak askatasun eremua

dira, non guztiok ahalegintzen gara praktikatik berau hobetzen. Hala ikusten dut nik, bederen. Ni eta

hezitzaileak denok saiatzen gara praktika hobetzen. Praktikak bi zutabe ditu: tailerrak eta formaziosaioak,

biok elkarri elikatzen diote, eta hor jartzen dugu gure indarra.

Horrela ginela, aldaketa latza suposatu duen gertakari bat suertatu da, eta hortik dator

balorazio honen hasieran jarri dudan ordutegia.

Bat-batean Jardun Euskara Elkarteko bi arduradun sartu dira gure gelara, Gurutze eta

Nekane. Asaldatuta geratu naiz erabat, eta berdin nabaritu ditut Lorea eta Amaia. Arduradunak atea jo

gabe sartu dira, arrapaladan; eta gu une horretan zer egiten ari ginen inguruan galdetu gabe eraketa

bilerarekin hasi dira. Diegok berehala eraketa kontuekin hasi da, hori ulertzekoa da nahiko urduri

baitago ikasturte amaiera honetan hurrengo urtekoa dela eta ez dela. Jardunekoek ez dute egin bere

sarrera intentzio gaiztoarekin jakina, baina bai izan dela aldaketa arras handia. Aldaketa zertan?

Estiloan. Esku hartze estiloan. Eraketaren kontuak hasi direnean ni beste rol bat hartu dut,

behatzailearena; aldendu egin naiz, isildu, eta Diegok eta Jarduneko arduradunek hartu dute gidaritza.

Horrek ahalbidetu dit hobeto ulertzera zein izan daitekeen nire estilo metodologikoa formaziosaioetan,

zinez oso desberdina eraketaren arloan ikusi dugunarekin. Edonola ere, ez dut eraketa

saioaren gaineko kritikarik egin nahi; alde batetik intentzio txarrarekin jokatu ez delako, eta bestetik

bilera horiek ziur asko estilo horretan bideratu behar direlako. Egin nahi dudan gauza bakarra da

eraketa bileraren behaketatik gure formazio-saioak nolakoa diren hobeto azaldu.

Eraketaren saioa Egurraren adierazpide garbia izan da nire ustez. Egurra eta maila apalagoan

Metala. Hurrengo urteari dagozkion hainbat gauzen inguruan erabaki batzuk hartu behar ziren, eta

arrapaladan gertatu da dena. Giro hotza sumatu eta sentitu dut, eta formazio-saioetan egoten den

gertutasuna eta berotasuna aitaren batean desagertu da. Formazio-saioko protagonista eta

arduradunak –ni eta hezitzaileak- bigarren plano batean geratu gara. Horrela, hartu behar ziren

zenbait erabaki hezitzaileei zuzenean zegozkien, baina hauek ez dute izan erabaki horiek une

horretan hartu behar zutenaren berririk (adibidez hurrengo urtean jarraituko duten ala ez, nahiz eta

baiezkoa esan duten).

Bileran ginen guztien at dagonari buruz aritu dira hizketan etengabean: udaletxea. Saio

deshumanizatua izan dela esango nuke, neurri handi batean. Oso Su gutxi egon da. Oso-oso saio

teknikoa izan da. Zenbait gauzen inguruko erabakia hartu eta agur. Horrek, niri Lurra kendu dit,

aldaketa bortitzegia izan da.

Horixe izan da nik bizitu dudana. Sentsazio antzekoarekin gelditu dira Amaia eta Lorea, baita

Diego ere. Hezitzaileen hitzetan, hoztasuna eta urruntasuna nabaritu dute. Une horretan beraien

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!