26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 474

gertukoa nabaritu dut nik. Atmosfera erlaxatua arnasten ari nintzen, eta modu berean sumatu ditut

besteak: bai Diego bai eta hezitzaileak ere. Nolanahi ere saioarekin hasteko proposatu dudanean

horri ekin diogu, eta gainera gogoz ikusi ditut suspertzaileak, ez ditut nabaritu ahalegin berezia egin

behar izan dutenik formazio-saioari heltzeko. Aurrekoan bezala “Zer da gaur egin nahi duzuena?”

galdetu diet. Amaia hasi da hizketan.

Dagoeneko saio batzuk badira hezitzaileek beraiek hitza hartzen dutela hasieratik. Ez dira

kikiltzen hitz egiteko orduan, lasai arraio esaten dute esan behar dutena. Adierazten dutena

garrantzitsua denaren ustea dutelako aipatzen dute, eta halaxe da gainera.

Metalaren inguruan hasi da hizketan Amaia. Aurreko saioan hitzartutako ez duela bete esan du, bi

arrazoiengatik:

- gazteari noiz esan une aproposa ikusi ez zuelako, eta

- hizkuntza jokaeran aldaketa itzela eman duelako.

Nire berehalako irakurketa izan da Metala aplikatzeko indarrik gabe aurkitu dela. Dena den,

horixe aipatu diodanean gaian sakontzen joan gara. Hizketaldian Loreak ere hartu du parte. Ondorioa

izan da Amaiak Metala aplikatzearen arrazoi nagusi ez dela izan kalitate horrekiko duen hutsunea,

gazteak arauaren urraketa garbirik egiten ez duela baizik, eta horrek areagotu egin du Metala ez

aplikatzearen indarra. Amaiak aitortu du Metala aplikatzeak kosta egiten zaiola, baina gaztetxoak ez

duela egiten arauaren urraketa garbirik. Hori baieztatu egin du Loreak. Aipatu dutena da gainontzeko

gazteekin konparatuz gero euskaraz gutxiago egiten duela, besteek ehuneko ehunean egiten badute

honek ehuneko laurogei egiten duela, gaztelerazko esaldiren bat edo hitzen bat noizean behin esaten

dituelako. Kontua argitu da nire ustez. Gazte horren hizkuntza jokaera gainontzekoekin konparatzen

zuten, eta horregatik ez zioten ematen balio bera, nahiz eta guretzako hori “euskaraz nagusi”

kategorian sartu.

Bi gauza aipatu nahiko nituzke horren haritik. Batetik, Metalaren aplikazioan zailtasunak

dituztela hezitzaileek, baina horren agerpen praktikoa nekez ikusiko dugu euskararen baldintzari

dagokionez Bergarako gazte guztiek betetzen dutelako, argitu ostean ikusi dugun bezalaxe. Halere,

Metalaren inguruan geroago mintzatuko naiz berriro, beste atal batean beraren agerpena egin

dutelako.

Bigarren ideia hauxe da: hezitzaileak gurekiko agertzen duten zintzotasuna. Lasai eta

konplexurik gabe esaten dituzte beraien usteak, hautemateak eta iritziak. Berau argi geratu da

Metalaren gaineko atal honetan. Amaiak aipatu duenean gaztetxoari baldintzak ez zizkiola gogoratu

bere hitz eta jarreran ez diot sumatu beldurrik gure balizko erantzunagatik, ezta gezurretan aritzeko

nahirik ere gaztearen euskararen erabilera mailaren inguruan aritu denean. Zintzoki jokatu du

benetan. Bihotzarekin; bere jarrera hitzetan jarriko bagenu horrelako zerbait izango litzateke: “Begira

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!