26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 473

PRESTAKETA:

M AGIRIA

EGUNEROKOA: 43. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Bergara: 7. formazio-saioa

02/V/28 . 16:00-16:30/17:10-18:05

Partaideak: Amaia eta Lorea (hezitzaileak), Diego (behatzailea) eta ni.

Herriko festak izan direla-eta hiru aste pasatxo egon gara Bergaran formazio-saiorik eduki gabe.

Gaurkoan bi atali egin nahiko nioke jarraipen estua. Batetik, Metalaren kalitatearen agerpena,

azkeneko saioan horren inguruan aritu ginen. Proiektuan bai baitago gazte bat oraindik euskararen

baldintza betetzen ez duela. Metalaren aplikazioaren ardura Amaiak hartu behar zuen, egun horretan

Loreak tailerrean ezin baitzuen azaldu.

Beste aldetik, oso interesatuta nago tailerren beraien dinamikarekin, ea azkeneko formazio-saioan

azaldu zuten tailerrak egiten jarraitzen duten, non zirrara eta emozioa nagusi diren.

Hauxe da nire asmoa, ikusiko dugu bada saioak zer ematen duen.

BALORAZIOA:

Nahiko saio nahasia izan dela esango nuke, ez formazioari dagokionez, atal horretan oso gauza

interesgarriak azaldu baitira; eraketaren atalari dagokionez, eta horrek besteetan ez bezala

formazioari eragin dio; interferentziak eragin dizkio, hain zuzen ere. Ondoko lerrootan saiatuko naiz

hori guztia azaltzen.

Saioaren hasieran Diegok aipatu du gaurkoan Gurutze, Jardun Euskara Elkarteko arduraduna,

azalduko zela gure bilerara datorren urtekoaren inguruan hitz egiteko eta zenbait gauza erabakitzeko.

Bileraren hasieran izango zen hori. Horren berri Amaia eta Loreari eman die, eta azken horrek esan

du agian beranduago iritsiko dela batzuetan beste bilerak eta konpromisoak edukitzen dituelako.

Beraz, laurok –Amaia, Lorea, Diego eta ni- gure ohiko gelara joan gara eta hamabost bat minutu egon

gara zain Gurutze azaldu bitartean. Denbora tarte horretan azaldu ez denez formazioarekin hastea

erabaki dut. Lorea eta Amaia prest azaldu dira. Aipagarria da zain egon garen minutu horietan egon

den giroa. Nahiz eta ia hilabete bat pasa Bergaran azaldu ginen azkeneko saiotik, oso giroa alaia eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!