26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 472

jarduera bera egiteko gogoa pizten dit. Bi kalitate horiek nabarmentzen dira praktikan, nahiz eta

besteak ere ageri. Bi energia horien indarra ez da halere, besteak neutraltzeko adina. Nabarmendu

egiten dira, baina ez modu desorekatuan. Sua agertzen da gazteek et hezitzaileek azaltzen duten

umorean, alaitasunean, elkarren artean hitz egiteko gogoan, elkarri gauzak kontatzeko desioan...

Egurra, jarduera bera egiteko ahalegina eta borondatean. Jarduera egiteak- kasu honetan eskaladasortzen

duen zirraran eta emozioan. Larraitz I-k azaldu duen legez, bera ez zuen eskalatu gogorik ez

zuelako, eta hainbat gazteekin egon zen hizketan, hizketaldi goxoan eta gogoz. Beste horrenbeste

egin zuten hainbat gaztek.

Beste batzuk ordea, hizketan aritu ziren eta eskalatzen ere. Eta bazeuden batzuk gehienbat

eskalatzen aritu zirenak, horiekin Larraitz Arando aritu zen. Horrela, eskalatu ze zutenek ur bila jaitsi

ziren bestei emateko... Esan nahi dudana da, saio horretan gertatu zena iragarri ezina zela aldez

aurretik, suspertzaileek sos ongi dinamizatu zutela ekintza pertsona bakoitzaren gogo eta nahiak oso

kontuan hartu baitzituzten. Horrek, atmosfera edo giro oso ona ipintzen dio jarduerari: pertsona

bakoitza badaki bere jokaera erregulatzen besteekiko, jarduerak zirrara sortzen du, harremanak ere

bai, sorpresarako tartea dago, barre algarak egiteko, elkarrekin planak egiteko, konfiantza, gozamena

elkarrekin...

Amaieran galdetu diet ea zer moduz doan afariaren prestaketa, horrekin bukatuko dutelako

ikasturtea. Gaztetxoekin negoziatu behar dituzte arauak datorren saioan. Uste dut oso gauza

interesgarria izan daitekeela hori. Datorren formazio-saioan, azkenekoa izango dena, horren inguruan

aritzea gustatuko litzaidake. Praktika beraren arauak (Metala), hau da mugak, negoziatu (Egurra)

beharko dute gazteekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!