26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 471

Aretxabaletako suspertzaileek oso ongi planifikatu zuten saioa, alde horretatik Metala eta Egurra

agertu zuten. Horrelako jarduera bat aurrera eramateko ezinbesteko baldintzak zeintzuk ziren markatu

zituzten: alde batetik eskaladan aditua den norbait, eta bestetik materiala. Hurrengo urratsa hori lotzea

izan zen; hots, materiala lortzeko herriko mendi elkartera joan ziren eta bertan alokatu zuten, eta

aditua beraien lagun bat izan zen, berarekin hitz eta dena adostu zuten. Beraz, jarduera bera aurrera

ateratzeko baldintzak argi zituzten eta horiek lortzera abiatu ziren. Hortik aurrerako ez zuten

planifikatu, hau da, saioaren nondik norakoa ez zuten zirriborratu. Egin zezaketen: eskaladarekin hasi

baino lehen joko batzuk egingo ditugu, ondoren saiatuko gara denok eskalada egin dezaten, binaka

jarriko ditugu eskaladan... Jakina egin zezaketela hori, baina are ez dute egin. Saioaren markoa

definitu ostean –eskalatzeko materiala lortzea eta aditua-, jardueran bertan gerta zitezkeen

pasadizoak eta gertaerak kontrolatzeari uko egin diote. Dinamizazio lana praktikan bertan egiten

baita.

Horixe da nik egiten dudan irakurketa beraiek esandakoaren inguruan.

Horrela, praktikan bertan, erne egoten badakite nola dinamizatu egoera, jarduera bera: ezagutzen

dituztelako gazteak, beren egoera zein den une jakin horretan ere, eta baita testuinguru orokorra.

Horretan ematen dute hezitzaileek bere energiaren kantitate handiena. Modu horretara jokatzen dute

tailerretako bizipenak beraren eta gure formazioaren eragina dela-eta.

Hortaz, horregatik guztiagatik atera behar dugun ikaspena da kontaketa librea dela hezitzaileek

berezko moduan beren bizipenak azaltzeko erarik aberatsena.

2) Praktikaren inguruko xehetasunak azaltzen ari ziren heinean, eta bukatu dutenean eskatu diet

agertzeko beraien ustez zer kalitate azaltzen duten praktikan. Larraitz Arandok berehala erantzun du

“Sua”. Larraitz Iñurrategik apur bat gehiago pentsatu du eta “Sua... eta Egurra” aipatu du. Ahal badute

hori agertzeko esan diet. Eta oso gauza interesgarria adierazi du Larraitz I-k. Bere ustez, Sua

agertzen da, edo hobe esanda eskaladako jarduera egin zutenean agertu zen, hori buruz zehazki hitz

egiten ari ginelako, gaztetxoak eta beraiek eserita hitzaspertuan ari zirenean. Hitzaspertuan hori oso

gustukoa zen. Egurra, aldiz, jarduera bera, eskalada alegia, egiten ari zirenean, eta gazteek jartzen

zuten ahalegina eta gogoa, horman igo eta jaitsi aritu baitziren ia etengabean.

Nire iritziz bi kalitate horien oso konbinaketa egokia egiten dute Aretxabaletan. Egia esan eta hala

agertu diet, inoiz erreparatu ez nuen atal bat azaldu dute: bi kalitateen konbinaketa orekatua. Bueno,

tira, noiz edo noiz horren inguruan pentsatu izan dut, eta Diegorekin eta Pellorekin mintzatu izan naiz,

baian formazio-saioetan inoiz ez; beraz, Larraitz I-k iradoki didan haritik nire hausnarketa, bapateko

gogoeta, agertu dut.

Egurra eta Sua Aretxabaletaren kasuan, eta eskaladako jardueran hain zuzen ere, oso ongi elkar

elikatzen dute. Jarduerak besteekin egotea gustagarri egiten du, eta bestekin oso gustura egoteak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!