26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 470

Gara ditzagun puntuok.

1) Eraketa amaitu ostean, zeri buruz hitz egin nahi duten galdetu diet. Ez zuten ezer

aipagarririk azaltzeko. Horrela, azkeneko tailerra ahalik eta xehetasun osoz konta zezatela eskatu

diet: tailerraren aurrekoa, jardueran bertan gertatutakoa, beraiek nola sentitu ziren, gazteak... Hasi

dira, baina ez bestetan azaldu duten erraztasun eta jarioarekin. Nire eskakizunak beren testigantza

modu lineal eta kronologikoan egitea eskatzen zien, eta normalean istorioak eta gertakizunak ez

ditugu horrela kontatzen. Ez behintzat Larraitz Iñurrategi eta Larraitz Arandok.

Hasierako hitzak nahikoa pobreak izan dira informazioaren aldetik: ez dute beren bizipena

islatu, beraien esperientziatik at zerbaiten inguruan aritu izan balira bezala hitz egin dute. Hitza bai,

baina hitzari indarra ematen dion pasioa-edo falta zen.

Nire informazio egarriak nonbait, gehiegi behartu ditu. Ez dira egon presionatuta, ez; baina bai

sumatu ditudala beraiek normalean gauzak kontatzen dizkiguten moduan kontatzen ari ez zirela.

Horrek guztiak, jakina, nire asmorako ez zuen askorako balio, ezta hezitzaileentzako ere, beraien

gogoz eta berez gazteekin duten harremanen inguruko pasadizoak eta xehetasunak kontatzen

dizkigutenean ez bezala aritu direlako.

Nolanahi ere, jarioan hasita biak hasi dira kontakizun kronologikoari uko egiten, eta orduan

berezkoan hasi dira. Hau da, gauzak kontatzen hasi dira burura etortzen zitzaien bezala, eta ez ildo

historikoari jarraituta: “Han ginela hau egin genuen... eta gero gertatu zen beste hau...”. Gainera bata

besteari hitz egiten utzi diote, baina isilunerik gabe. Larraitz Arandok bukatu duenean, Larraitz

Iñurrategik hartu du hitza, eta alderantziz. Dantza moduko batean hasi dira, eta hor bai hitzak

bizipenekin batera azaldu dira: barreak, keinuak... Kontakizun libre horretan bai azaldu dutela beraien

esperientzia bizia gaztetxoekin, ez modu intelektualean, ez modu arrazionalean, bizipenetan

oinarrituta baizik.

Orain pentsatzen jarrita, ez dakit zergatik behartu ditudan hasieran kontakizunari heltzera, orain arteko

nire estiloa ez baita horixe izan. Nonbait sakontzeko modua huraxe ikusi dut, baina emaitza handirik

ez duela ematen ohartu naiz. Hezitzaileen berezko kontaketatik informazio bizia eta joria eskura

daiteke zalantzarik gabe, hortxe dago, azken batean, beraien interpretazioa egoerari buruz. Hizkuntza

bizi horretan igortzen dute bere sentimenduak eta esperientzia. Beraz, gauzak kontatzeko behartzea

maiz ez da oso bide egokia.

Hala eta guztiz ere, hizketaldia zenbat eta biziagoa zenean orduan bai azaldu dutela saio haren

xehetasunak. Eskalada egin zuten, eta horren inguruan gauza bakar bat aipatzea gustatuko

litzaidake, azken asteotan nire buruan darabilen ideiaren ildotik, hau da, teoria eta praktikaren gaineko

hausnarketa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!