26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 36

c) Elementuen arteko energia trukaketa gertatu ohi da elkarrekintza

egoeretan.

d) Beraz, norbanakoaren jokaerak, ekintzek eta jarrerek magnitude bektoriala

dute; hots, intentsitatea eta norabidea dute (González, 1997).

Ikuspegi dinamikoa eskaintzen digu horrek guztiak, non hiru osagaiek sistema baten

baitan funtzionatzen duten elkarri eragiten diotelako. Zergatik ematen dion izaera

dinamikoa? Bada, ikuspegi horrek inguruaren eta pertsonaren joera naturalen arteko

elkarrekintza aintzat hartzen duelako. Hots, norbanakoaren jokaera bere izaeraren baitan

egongo da, eta baita ingurunearen baldintzen baitan ere. Aipaturiko hiru elementu horiek

elkar elikatzen dute sistema bat osatuz. Modu horretan, egoera edo jokaera bat aztertu nahi

dugunean, hiru osagai horiengan jarri beharko dugu arreta, hiruretan aldi berean; izan ere,

egoera edo jokaera gauzatzen ari den eremu osoa aintzat hartzen dugunean izango baita

egokia deskripzioa. Ikuspegi holistiko eta dinamiko hori edukitzea garrantzitsua da;

holistikoa, dinamizazioan parte hartzen duten elementuek osotasun bat osatzen dutelako;

eta dinamikoa, elementuen arteko harremana indar edo energia trukaketa gisa ulertzen

dugulako, harreman kualititatibo bezala, alegia.

2.5. BOST HARREMANBIDEEN EREDUAREN AURKEZPENA

2.5.1. Bost Harremanbideen Teoria.

2.5.1.1. Bost Harremanbideen Teoria: sarrera.

Hezitzaileak hezkuntza-jardueran hezigaiekin duen erlazioa ulertzeko pertsonen arteko

kontakturako bost forma aintzat hartzen duen eredua oinarri gisa hartu dugu. Eredu horrek

hezitzailearen harreman-trebetasunen karakterizazio global eta integral bat egin du.

Hezitzailearen jokaerak bezala izendatu ditugu, eta egoteko, jarduteko, besteekin bat

egiteko, besteengandik bereizteko eta berezkotasunerako aukera ematen diote.

Gizakiak betidanik egin dio bere buruari galdera hau: “Nor naiz ni?”. Kultura eta tradizio

ezberdinetan, eta arrazoi anitzak direla medio, aurki genezakeen kezka bat da. Gizakiaren

historia osoan zehar, nolabaiteko mapa psikologikoa eratzeko ahaleginak asko izan dira.

Psikologiak, eta nortasunaren psikologiak zehazkiago, hamaika ahalegin egin ditu gizakiaren

izaeraren nolakotasuna eta ezaugarriak esplikatzeko. Horien gaineko sailkapen ugari aurki

ditzakegu literaturan (Frager, 1995; Engler, 1996; Fadiman eta Frager, 2001; Totton eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!