26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 467

atera direla, halere, oraindik oso lanbrotuta ikusten dut dena, saiotik hogeita lau ordu eskas oraindik

pasa ez direlako. Denborak bere lana egin dezan utziko dut, eta berriro helduko diot.

Aste bete pasa da Debako azkeneko saiotik, eta ordutik hona honako hausnarketak egin ditut.

Funtsezkoa iruditzen zait lehenbailehen idaztea.

1) Azkeneko formazio-saioaren egitura oso zurruna izan zela uste dut, eta hortxe dago gako

nagusi bat. Oro har itxura hori hartu dute orain arte saioek, hau da, nik egituratu dut dena, eta

gutxi asko aldez aurretik ezarritako urratsak eman ditugu; horrek ez du esan nahi nora iritsiko

ginenik aldez aurretik nekienik, zein urrats emango genituela argi nuela besterik ez. Ideia

horrek asko baldintzatu du azkeneko formazio-saioa Deban. Ez dut utzi zirrikiturik, eta denok

gustura egon garen arren, nik programatutakoa eta sekuentziatutakoa aurrera ateratzen

saiatu naiz, eta ariketak edozeren gainetik egin behar genituela argi nuen. Horrek guztiak,

batez ere hirugarren ariketan, luzeena eta nukleoa zena, itxura zurrun, itxi eta egituratuegia

eman dio saioari, nire aburuz; hortik, seguruenera hezitzaileek bizi izan duten tentsioa, eta

ariketa egin behar izatea egiteagatik. Hortik, argi geratu den moduan, ez dago aurrerapenik,

ez dago ikasbiderik.

2) Ariketak ezin dira egin itxura eta egitura zurrun eta hotz batean. Azkeneko egunean Deban

bagenekien zertarako egiten ari ginen ariketa, baina zerbait falta zen, hirugarrenak

lehenengoak eduki zuen freskotasuna eta alaitasuna ez zuen eduki seguruenera. Nolabait

esateko modu estatiko, monolitiko eta mugiezinean planteatu nuen saioa.

3) Nire ustez, ariketak saioaren bilakaeraren arabera txertatu behar ditut. Formazio-saioak berak

esango digu nondik nora joan behar dugun, eta horren haritik ariketa batzuk aproposagoak

izango dira beste batzuk baino et horiek egiten saiatu behar dugu; baina inolaz ere aurretik

programatutakoa modu zurrun eta estatiko batean egiten. Gerta daiteke, aurretik hitzartzea

zenbait ariketa egingo ditugula datorren saioan, baina hori ere ez da nahikoa arrazoi, niretzat,

zurruntasunari heltzeko, egoerak berak, hezitzaileena eta nirea, esango digu hitzartutako

ariketa guztiak egingo ditugun, bakan batzuk, edo beste zerbaiti lehentasuna eman behar

diogun.

4) Saioek, hezitzaileentzako diren neurrian, praktikari berari lotuta egon behar dute. Nolabait,

tailerretako isla izan behar dute, fokua, betiere, hezitzaileak izanik. Horrek, esan nahi du

praktikaren ezaugarriek agertu behar dutela formazio-saioetan (sorpresa, bide bat edo bestea

hartzeko erabaki beharra, umorea...), eta horiek ez zirela azaldu, inondik inora, azkeneko

saioan.

5) Hasierako hiruzpalau formazio-saioek eduki zuten “ez dakigu nora iritsiko gara” osagarriaren

proportzioa galdu egin du azkenekoak. Ariketak eduki izan ditut buruan, eta nola edo hala

egitea zen nire helburua, alde horretatik, ariketak teknika moduan erabili ditut, eta itsutu naiz,

nonbait berehalako emaitzak eta pozgarriak emango zituelakoan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!