26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 466

Ierak, eta ariketon bidez berau bideratzea edo soluzio bidean jartzea zen nire asmoa. Ez da hala

suertatu.

Azkeneko ariketan nahi nuen Suaren kalitatea propio esperimenta zezatela, hau da, Jonek eta

Ierak bat egin zezatela eta fusioaren sentipenak bizi zitzatela.

Jonek aipatu du tentsioan egon dela ariketak iraun duen 40 minututan. Ez dela urduri eta

ezinegonean aritu, baina bai tentsioan, ez dela erlaxatu, eta modu automatikoan egiten dituela

mugimenduak. Ierak, aldiz, esan du bortxatuta ikusi duela bere burua. Ariketa egin duela egin behar

zelako, ez bere gustukoa zelako; halere, ongi egon da, baina ez du sentitu fusioaren sentsaziorik

inondik inora. Biek aipatu dute ariketa luzea egin zaiela.

Nire irudiz, ulertu dute Suaren beharra tailerretan, hau da elementu hori oso garrantzitsua dela

Debako Kuadrillategin. Dena dela, hori guzti aurrekoan ere jaso zuten, eta modu arrazionalean ulertu

ere. Argi eta garbi sentsazioetarako jauzian erratu egin naiz. Bizipenen bidezko ikasbidea jorratu nahi

badut, gaurkoan hori ez da hala izan.

Suaren kalitatea gehiago agertu da lehenengo ariketan hirugarrenean baino. Umorea egon

da: barre algarak izan dira; alaitasuna eta entusiasmoa nabaritu ditut hezitzaileen aurpegietan, baita

nigan ere; sorpresaren eta inprobisazioaren zirrara eta poztasun ere azaldu dira. Hirugarrenean,

ordea, tentsioa egon da, eta horrek ezinezkoa bihurtzen du beste edozeren esperimentazio bidea.

Tentsioa dagoen unetik ez dago lasaitasunik eta ez dago esperimentatzeko aukerarik, bide guztiak

mozten dituelako; beraz, ez buruak ezta gorputzak ere ez daude egoerarik onenean.

Bigarrenean, Lurraren kalitatea esperimentatu dutela esango nuke, eta hala adierazi dute:

elkarren laguntza egon da, ongi sentitu dira, bestearen zama sumatu dute, mugimendua geldoaren

goxotasuna...

Orain pentsatzen jarrita, hirugarren ariketan Metala nagusi izan dela esango nuke; izan ere

honelako aginduak eman ditut: orain hau egin, gero hura... Urratsez urrats egin dugu ariketa guztia,

pausu bakoitza zehatz-mehatz ezarriz. Ordean egon da batez ere, eta horrekin batera hoztasuna;

Suaren espresibotasuna, afektibotasuna, bat-batekotasuna eta alaitasuna moztu egin dut berehala,

ariketa hasi bezain pronto saioan zehar izan dugun aldarte alaia eten egin da, ariketa modu itxi eta

zurrun baten menpera. Hala eta guztiz ere, berau bukatu ostean, zer-nola egon diren galdetu diet Joni

eta Ierari eta hor berriro eskuratu dugu ohiko dugun harreman gertua.

Hori izan da gaurko formazio-saioak eman duena, gauza dezente, benetan. Oraintxe bertan

nahikoa galduta nago formazioari dagokionean. Debatik itzuleran, ohi bezala, Diego bere balorazioa

egiten hasi da garbatzeko. Horretatik elkarrizketa interesgarri bat sortu da, eta uste dut hainbat gako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!