26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 465

Ondoren gauza bera egiten jarraituko dute, baina zutik daudela. Hurrengo urratsa

mugimenduan hastea izango da; hots, gelan zehar oinez ibil daitezela, itxi/ireki mugimendua inoiz

eten gabe.

Azkenik, bat egingo dute. Nola? Bada urreratzen elkarri joango dira –horretarako nik

lagunduko diet, begiak itxita edukiko baitituzte-, eta ixtearen mugimendua besarkada batengatik

ordezkatu beharko dute. Esan nahi baita, zabalpenaren ostean, itxi egingo dira, ariketaren bilakaera

jarraituz, baina elkarri besarkatuz, hau da, bat egingo dute orduan. Organismo bat eta bakarra izango

balira arituko dira, edo hori izango da esperimentazioaren helburua. Horrela, erritmo bat eta bakarra

hartuko dute, eta era horretan denbora tarte apur bat egoteko eskatuko diet. Jon eta Iera bat egingo

dute beraien erritmoarekin, Suaren indar batzailea bizi ahal izateko.

Ariketa bukatu ostean (45´), guztiaren inguruan mintzatuko gara: sentsazioak, Suaren kalitatearen

esperimentazioa...

BALORAZIOA:

Ez naiz gustura atera gaurko saiotik. Egia esateko, ariketa praktikoen bidez nahikoa gauza

interesgarria ikusi eta sentituko genituzkeela uste nuen, baina ez da hala izan. Sentsazio gazi-gozoa

dut oraintxe bertan. Gozoa Jon eta Ierarekin dugun harremana oso ona delako, oso gustura aritzen

gara elkarrekin, eta beraiek interes handia jartzen dute formazio-saioetan: nire azalpenetan, bai batak

ala besteak esaten duenaren inguruan... Jakin mina eta sakontzeko grina, edo asmoa behintzat,

agertzen dute. Ni eta baita Diego ere gustura joaten gara Debara. Beraz, alde horretatik, gaurkoak ni

nahi bezalako emaitzak eman ez dituen arren, hezitzaileekiko harremana ez da trakestu. Esan nahi

dut, badudala sentsazio bat: hezitzaileak eta gu elkarrekin esperimentatzen ari garela, denok gure

borondate osoa jartzen dugula horretan, eta horrek porrotaren, asperdura eta denbora galtzearen

sentimenduak uxatzen ditu. Hori guztia, hasierako saioan hitzez azaldu banuen ere, orain denok

modu inplizituan (hau da, ez nire hitz esplizituen bidez, jarrera eta horrelakoen bidez, baizik)

esperimentatzen ari garela uste dut. Deban, bederen, sentsazio hori oso indartsua da nigan, gaur

bezalaxe nik ariketak eta saioaren nondik norakoa ezarri dudan arren, guztiori dagokigun zerbait

(proiektua, alegia) ongien joan dadin saiatzen naiz, guztiona dena. Agian, denok, suspertzaileak eta

gu, maila berean aritzea falta da, baina hori egia esan, ekaina bitarteko helburua da; hots, hezitzaileak

modu autonomoan aritzea beraien dinamizazio lanean gure paradigma erabiliz.

Hitz eta gogoeta horiek eta gero azaldu beharko dut zer izan den gaurkoan zapore gazia, edo

garratza, utzi didana. Bada, Suaren kalitatea propio esperimenta eta bizi zezatela nahi banuen ere,

hori ez dut lortu. Irailean egin ikastaroan Suaren gaineko ariketak egin genituen, baina oraingoan

praktikarekin guztiz lotuta daude; hau da, tailerretan harremanen inguruko arazo bat dute Jonek eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!