26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 464

beraiek direla, formazioa beraientzako dela, alegia. Gero, bukaeran, tailerraren eta dinamizazioaren

inguruan arituko garela, eta aurrekoan hitz egin genuenari buruz.

Honako ariketa hau egingo dugu segidan. Bizkar emanda eseriko dira biak eta begiak itxita,

elkarri ukituz. Kontaktu-puntua, beraz, bizkarra izango da. Horrela, hamar bat minutuz ariko dira,

elkarren kontaktua sentituz, hautematen. Denbora tarte hori pasa ostean, mugimendu txikiak egiten

hasiko dira, mugimenduok bizkarrarekin egongo dituzte, kontaktua galdu gabe. Kontaktuaren

sentsazioa ez da inoiz galdu behar, Jonek Ierarekin, eta alderantziz, edukiko duten kontaktua ez da

inoiz galdu behar ariketan zehar. Beraien arreta osoa bizkarrean jar dezatela eskatuko diet, puntu

horretan zentra daitezela. Horrela, mugimendua azkartzen joan dezatela esango diet, zakarra eta

bortxatua inoiz izan gabe. Kontaktuaren sentsazioa jarioan joan dadila nahi dut. Mugimendua

mantsotzen joan daitezen eskatuko diet ondoren, erabat gelditu arte. Azkenik, begiak ireki eta zutituko

dira. 25´-30´ inguruko iraupena du.

Beraz, kontaktuaren bidez bere arreta sentsoriala bizkarrean, bai norberarena bai lagunarena

ere, jar dezatela da helburua. Zama elkar bana dezatela, eta zamaren goxotasuna esperimentatzeko

bidea izan daiteke honako ariketa hau. Gure paradigman Lurraren ariketa izan daitekeela uste dut.

Besteak beste, unean uneko egoerarekin bat egitea bilatzen baita, mugimendu geldoen bitartez.

Orainak eskaintzen digun egonkortasunarekin gustura egotea, azken batean. Bestetik, hurrengo

ariketarako bidea ematen du ere, hau da, azalduko dudan datorren ariketa bat-batean egin beharrean,

ariketa hau egokia da tarteko egoera bezala. Une egokian uzten baitu datorrenaren lanketa.

Ariketa egin ostean, bertan bizitako sentsazioei buruz hitz egingo dut Iera eta Jonekin: zer

moduz egon dira, bizipenak... Era berean, arestian aipatutako argituko diet: ariketaren helburuak

zeintzuk diren: bestearen kontaktua esperimentatzea, lagunaren babesa eta zama, unearekin

disfrutatzea... Horrela, ea hori guztia zer neurritan bizi duten ikusi eta aztertuko dugu.

3) Ariketa hau saioaren erdigunea dela esango nuke. Suaren kalitatea propio

esperimentatzeko bideratua, hain zuzen ere. Bihotzaren mugimenduak islatzen ditu ariketak. Itxi eta

ireki mugimenduen bidez gauzatzen da. Bihotzak bi mugimendu dituen bezalaxe (zabaldu eta

uzkurtu), ariketa honetan hori islatzen saiatuko gara. Norberaren baitatik bestera irekitzea baita Sua.

Iera eta Jon gelaren albo banatan jarriko dira, bata bestearengandik nahikoa urrun eta aulki

batean eserita. Begiak itxita dituztela une horretako sentsazioarekin bat egiteko eskatuko diet: arnasa

antzemateko, beraien postura aulkietan, soinuak... tarte bat horrela egon eta gero itxi/ireki

mugimenduarekin hasteko esango diet. Hau da, uzkurtzea, gorputza biltzea; eta, ondoren irekitzea:

besoak zabaltzea erabat. Mugimendu horri arnasketarekin lagunduta joan behar du: ixterakoan

arnasa hartu, eta zabaltzerakoan bota. Norberak bere erritmoa har dezala esango diet, eta sentitzeko

gorputza nola biltzen eta zabaltzen den, bi mugimendu horien kontzientzia beregana dezatela

eskatuko diet Ierari eta Joni.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!