26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 463

L AGIRIA

EGUNEROKOA: 27. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Deba 6. formazio-saioa

O2/IV/17. 9:00-11:15

Partaideak: Iera eta Jon (hezitzaileak), Diego (behatzailea) eta ni.

PRESTAKETA:

Formazio-saio honetan aurrekoan egin nahi nuena egitea proposatuko diet suspertzaileei, hau

da, aurrekoan landu ez genuena gaur lantzea espero dut. Gogora dezadan aurrekoan zer nuen

pentsatuta gaurkorako balio berdina duena:

Gaurko saioan hainbat ariketa egin nahi ditut helburu edo mezu jakin batzuk Joni eta Ierari

helarazteko. Egingo ditugun ariketa praktikoen bidez azkeneko saioaren mamira heldu nahi dut, non

Suaren kalitatearen beharra ikusi genuen Debako Kuadrillategin, talde osoak –gazteak zein

hezitzaileak- fusionatzeko eta bat egiteko beharra. Suaren elementuak duen ezaugarri horren beharra

sumatu genuen, eta horren inguruan gaurko formazio-saioan arituko ginela hitzartu ere. Horixe izango

nire helburua nagusia, Egurraren inguruan ari baginen ere, Suarenak lehentasun handiagoa duela

uste baitut.

Honako bilakaera edukiko du formazio-saioak:

1) Hasteko elkarri agurtuko diogu Jon, Iera eta hirurok. Nik gidatuko dut hori. Ariketa honako

hau izango da: gelan zehar paseatzen eta gauzak behatzen eta ikusten joango gara, nik agindu bat

eman orduko hori betetzera joan behar dugu. Aginduok agurtzeko erarekin lotuta joanen dira;

adibidez: aspaldiko lagunak eta aspaldian ikusi gabe egongo bagina bezala, rap-a abesten, krokodilo

batek agurtuko lukeen moduan...

Horren helburua, maiz Suak egoerari jartzen dion giro informala eta lagunartekoa ezartzea da,

non barre algarak eta ez ohiko egoerak nagusi diren. Saioa hasteko beste modu bat baino ez da

izango, baina umore eta txinparta ukituarekin.

2) Horren ondotik, eta distentsio egoera batean egongo garela uste dut, zuzenean ariketekin

sartuko gara. Adieraziko diet gaurko saioa beraientzako, Iera eta Jonentzako dela, ahazteko

mementoz tailerrak eta gaztetxoak eta beraien sentipenetan eta sentsazioetan zentra daitezen. Fokua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!