26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 461

Bigarren ariketan are hobeto aritu direla esan dute. Seguruenik lehenengoak utzitako

sentsazio onak lagunduta. Itxi eta irekitzearen mugimenduan Larraitz A-k gehiago zabaltzen zen,

Larraitz I-k, ostera, mugimendu bortitzagoak egin ditu. Biak bat egin dutenean, orduantxe sentitu dute

berriro ere Suaren kalitatea. Zabaldu eta besarkatzearen mugimenduarekin eta erritmo berdinarekin

aurpegi alai eta oso ongi zeudenaren inpresioa ematen zutena jarri dituzte. Ez soilik inpresioa, gero

agertu duten bezala halaxe sentitu dira. Bat egitearen edo fusioaren indarra bete-betean

esperimentatu dutela esan dute biek. Horren haritik hainbat ideia aipatu nahiko nituzke:

1) Ariketak hain ongi ateratzearen arrazoi garrantzitsu bat bi hezitzaileek duten harreman dela

uste dut. Hau da, beraien artean harreman gertuko badago, lagunak dira, ez dira koadrila

berdinekoak, baina bai oso gertukoak. Horrela, ariketak egiteko egon daitekeen erreparoa

guztiz uxatu dugu gaurkoan. Halere, bizipen berriak izan dituzte. Horrekin esan nahi dut

ariketak planteatzerako orduan tentuz ibili behar dugula, eta nolabaiteko graduazioa edo

grapena oso kontutan hartu behar dugula, ariketok ez baitira ohikoak edo arruntak, eta horrek,

batzutan, hezitzaileak gerturatu eta ariketa erakargarri ikusi beharrean, alderantzizkoa gerta

daiteke: urduritzea eta urruntzea.

Gu hirurok (Pello, Diego eta hirurok) ariketak egiten ditugunean propio horiek praktikan

jartzera goaz, baina hezitzaileak oraindik ez daude maila horretan. Normala da, beraz

ariketaren aurkezpena beraien egoeraren arabera egitea garrantzitsua da. Ikusiko dugu

gainontzeko herrietan zer gertatzen den. Ariketen bidea, gorputz ariketena alegia, oso bide

interesgarria eta emankorra ikusten dut, baina tentuz egiten bada. Ez dugu pentsatu behar

ariketak, beti eta edozein testuingurutan emaitza onik emango dituztenik eta horrexegatik beti

eta memento oro egin behar ditugunik.

2) Egia da, bestalde, Aretxabaletako hezitzaileek egin ariketen bidez Suaren kalitatea bizi egin

dutela, eta hori oso interesgarria da gaztetxoekin egin behar duten lanari begira. Larraitz

Arandok aurreko saioan aipatu bezala Sua baldin bada landu nahi duten indarra eta

tailerretan garatu nahi dutena, horrek sortzen dituen bizipenak esperimentatzea oso

garrantzitsua da, hau da, jakitea, nork bere larrutan Sua zer den. Hortaz, aurreko atalean

esandakoa ahantzi gabe, eta osagarri moduan, uste dut gorputz ariketak bide emankorra

direla gure elementuak esperimentatzeko orduan eta ikasbide moduan. Horrek ez du esan

nahi gorputza dela bide bakarra, hitzek eta jarrera -nirea batez ere- formaziorako baliabide

baitira.

3) Uste dut ariketen zentzua ulertu dutela bete-betean. Ariketek uzten duten sentsazioek bidea

irekitzen dute norberaren esperimentaziorako; izan ere, suspertzaileek esan dute ideia hartuta

hainbat ariketa egin ditzaketela gaztetxoekin, hau da, ez ariketak beraiek modu mekanikoan

txertatzea- nahiz eta, nire iritziz hori ere posiblea den-, baizik eta ariketen eta Suaren

kalitatearen ezaugarriak eta bizipenak aintzat hartuta ariketak txertatzea tailerretan beraien

martxa eragotzi gabe.. Azkeneko iruzkin hau Larraitz I-k egin duena, oso interesgarria eta

baliagarria iruditu zait.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!