26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 460

biltzen eta zabaltzen den, bi mugimendu horien kontzientzia beregana dezatela eskatuko diet

hezitzaileei.

Ondoren gauza bera egiten jarraituko dute, baina zutik daudela. Hurrengo urratsa

mugimenduan hastea izango da; hots, gelan zehar oinez ibil daitezela, itxi/ireki mugimendua inoiz

eten gabe.

Azkenik, bat egingo dute. Nola? Bada urreratzen elkarri joango dira –horretarako nik

lagunduko diet, begiak itxita edukiko baitituzte-, eta ixtearen mugimendua besarkada batengatik

ordezkatu beharko dute. Esan nahi baita, zabalpenaren ostean, itxi egingo dira, ariketaren bilakaera

jarraituz, baina elkarri besarkatuz, hau da, bat egingo dute orduan. Organismo bat eta bakarra izango

balira arituko dira, edo hori izango da esperimentazioaren helburua. Horrela, erritmo bat eta bakarra

hartuko dute, eta era horretan denbora tarte apur bat egoteko eskatuko diet. Larraitz A-k eta Larraitz Ik

bat egingo dute beraien erritmoarekin, Suaren indar batzailea bizi ahal izateko.

Ariketa bukatu ostean (45´), guztiaren inguruan mintzatuko gara: sentsazioak, Suaren

kalitatearen esperimentazioa, tailerretan gaztetxoekin duen aplikagarritasuna...

Gogoeta

Zein ondorio aterako nituzke edo zein da egiten dudan balorazioa? Gustura aritu dira ariketak

egiten. Lehenengo ariketaren hasiera aldera, bost minutu-edo, urduri sumatu ditut, buruan jira-biraka

zuten ariketa zertarako izango ote zen, sentsazioak eramaten uzten baino. Aipatu behar dut ariketa

horretan parte hartu badut ere, nahiko adi egon naiz eta behatzen gainera, bi hezitzaileen

mugimenduak.

Beraz, hasierako une horiek eta gero ariketarekin gero eta gusturago aritu dira. Bukaeran

ariketaren inguruan aritu garenean, Larraitz Arandok esan du kontaktua esperimentatzen zuen

bakoitzean berotasuna sentitu duela, eta ariketaren amaieran hirurok bat egin dugunean orduantxe

sentitu dela gustuen. Gauza bera aipatu dut nik. Larraitz Iñurrategik, aldiz, berotasun hori sentitu ez

badu ere, oso lasai eta gustura egon dela adierazi du. Bizkarrarekin kontaktua esperimentatzeko oso

gustuko izan zaio. Hasiera batean, ariketari zentzu handirik hartzen ez bazion, erdialdetik aurrera, eta

gusturago sentitzen joan den heinean, ariketan bertan murgildu da, bere balizko helburua ahaztuz.

Zentzu horretan hainbat aurrerapauso egon dira. Hezitzaileek bai gure formazio-saioetan bai

eta tailerretan gaztetxoekin ere Suaren kalitatea nahiko ongi agertzen bazaie ere, modu honetan,

ariketen bidez, berau gehiago sakontzeko eta kalitatearen espresio berriak bizitzeko aukera dute, eta

halaxe egin dute gaurkoan. Izan ere, Larraitz Arandok kasu, propio esperimentatu du Suaren

berotasuna eta gertutasunaren ezaugarria.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!