26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 459

dagoenez –Aretxabaletan ia-ia euskara hutsez hitz egiten dute tailerretan-, ez dute Metal zorrotzaren

beharrik ikusten, ez dute beren buruak horretara behartu behar. Konbentzituta daude hemendik oso

gutxira bi gazte horiek besteen maila berean egongo direla, horrexegatik daude lasai. Beraz,

Aretxabaletan ez da Metala bere horretan agertzeko beharrik izango, hala pentsatzen dut nik bederen,

dena dela adi egon beharko dugu gai funtsezko horren inguruan.

Horretan aritu ostean aurreko saioan markatutako ildoaren inguruan aritzea proposatu diet,

beste ezeren inguruan aritu nahi ez bazuten. Hezitzaileek esan dute Suaren inguruko ariketak egin

nahi zituztela, horrekin esperimentatzeko ilusioz eta jakin minez sumatu ditut. Gogoratu dut aurreko

saioan zertan geratu ginen, memoria freskatzeko eta non gauden jakiteko.

Suaren kalitatea lantzeko eta bizitzeko bi ariketa egin ditugu. Lehenik ariketen deskribapena

egingo dut, eta gero horien inguruko hausnarketa.

Deskribapena

Lehengo ariketa kontaktua lantzekoa izan da. Kontaktua, Suaren kalitatetik esperimentatzeko,

jakina, nire ustez kontaktua kalitate guztiak lantzeko bidea ematen dutelako. Kopuru handiagoa

izateko nik ere parte hartu dut ariketan. Honako hau da ariketaren garapena:

Hasieran hirurok hasten gara begiak itxita ditugularik gelan zehar ibiltzen. Mantso eta gure

sentsazioekin bat egiten saiatzen gara: oinek zer ukitzen duten, gelan egon daitezkeen soinuak...

Horrela, poliki-poliki besteenganako kontaktuaren bila goaz, hasieran ozta-ozta ukituko ditugu, baina

denborarekin kontaktuaren bila gero eta maizago joango gara. Ukipena edozein gorputz atalarekin

egin daiteke, halere, seguruenera, eta hasieran behintzat bizkarrarekin egin ohi da. Bukaera aldera

hirurok bat egingo dugu kontaktua galdu gabe. Beraz, ariketa honetan kontaktuaren sentsazioa

gutxitik gehiagora joaten da.

Bigarrena, ariketa hau saioaren erdigunea dela esango nuke, aurrekoari behar duen tokia eta

garrantzia kendu gabe. Suaren kalitatea propio esperimentatzeko bideratuta dago,. Bihotzaren

mugimenduak islatzen ditu ariketak. Itxi eta ireki mugimenduen bidez gauzatzen da. Bihotzak bi

mugimendu dituen bezalaxe (zabaldu eta uzkurtu), ariketa honetan hori islatzen saiatuko gara.

Norberaren baitatik bestera irekitzea baita Sua.

Larraitz Arando eta Larraitz Iñurrategi –ariketa honetan nik ez dut parte hartuko- gelaren albo

banatan jarriko dira, bata bestearengandik nahikoa urrun eta aulki batean eserita. Begiak itxita

dituztela une horretako sentsazioarekin bat egiteko eskatuko diet: arnasa antzemateko, beraien

postura aulkietan, soinuak... tarte bat horrela egon eta gero itxi/ireki mugimenduarekin hasteko

esango diet. Hau da, uzkurtzea, gorputza biltzea; eta, ondoren irekitzea: besoak zabaltzea erabat.

Mugimendu horri arnasketarekin lagunduta joan behar du: ixterakoan arnasa hartu, eta

zabaltzerakoan bota. Norberak bere erritmoa har dezala esango diet, eta sentitzeko gorputza nola

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!