26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 458

K AGIRIA

EGUNEROKOA: 24. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Aretxabaleta 5. formazio-saioa

02/IV/09. 10:00-12:15

Partaideak: Larraitz Arando eta Idoia Iñurrategi (dinamizataileak), Diego (behatzailea)

PRESTAKETA:

eta ni.

Aste Santu ondorengo lehengo formazio-saio da hau, eta bi gairen inguruan arituko gara, hori da,

behintzat, nire asmoa hezitzaileek beste gairen bat agertzeko asmorik edo beharrik ez badute.

Beraien kezkak eta interesak, beti bezala, lasai azaltzeko aukera izango dute.

Aurreko saiotik bi gai hauei jarraipena emango geniela esan genuen:

1) Baldintzen betetze-maila, hau da, ea azkeneko Koadrila Saiotik aldaketarik egon den edo

ez aztertu, eta horren arabera erabakiak hartu.

2) Suaren kalitatea esperimentatzeko ariketa praktikoak; izan ere, bide horretan sakontzeko

nahia azaldu baitzuten Larraitz Iñurrategik eta Larraitz Arandok.

Ikusiko dugu, bada, zertan geratzen den guztia.

BALORAZIOA:

Euskararen baldintzaren inguruan eraketa gai bezala hartu dugu, eta Diegok hartu du horren

zama, aurrekoan Koadrila Saioan nola egon ziren eta nola sentitu ziren aztertu baikenuen. Gaur

eraketa kontu gisa hartu dugu Kuadrillategi hala izateko ezinbesteko baldintza delako gazte guztiak

euskaraz nagusi mintzatzea; diseinuarekin lotutakoa izan da, formazioarekin estu-estuki baino. Dena

dela, nolabaiteko harreman duenez adi egon naiz suertatu den guztiaren inguruan eta horren haritik

zerbait aipatzea interesgarria oso iruditzen zait.

Horrela, badira bi gazte araua bere osotasunean betetzen ez dutena, horren aurrean

Metalaren aplikazioaren alde azaldu gara gu; hots, edo araua betetzen dute edo proiektua utzi

beharko dute. Hezitzaileek hori oso ongi hartu dute, aipatu dute bi gaztetxo horien euskararen

erabileran hazkundea egon dela, eta oso-oso gutxi falta zaiela besteen maila berera iristeko. Horrela,

berriro gogoraraziko dietela esan dute, eta horrekin ziur daude azkeneko jauzia egingo dutela.

Oso lasai sumatu ditut, gehiago Larraitz Arando, indartsu ikusi dut eta konbentzituta arauren

aplikazioa egin behar zenaren ideiarekin. Nik uste dut baldintza betetzea hain eskura eta hain gertu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!