26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 455

Pentsamendu eta sentsazioen arteko tira-bira dago. Bestetik, horrek guztiak saioan eragina duelako

eta hortaz ziur asko hezitzaileak ohartzen direlako, ez bainago beraiekin. Esango nuke gaurko

formazio-saioan ez dela egon benetako harremana edo elkarrekintza nire aldetik, behintzat.

Halere ez dakit zein den jarrera egokiena. Datorrenerako ez dut ezer aldatuko, ikusiko dut

nondik nora doan saioa eta nire jokaera, eta horren arabera hausnartuko dut. Benetako gakoa dago

ez dakitela zein den modurik egokiena suspertzaileek forma daitezen: beren kabuz utzi eta praktikak

berak erakutsiko die zein bide hartu, edota nik ere esku hartu eta denok batera joan formatzen. Arazo

metodologikoa da hauxe. Praktikatik bertatik sortzen den arazoa.

Bigarren aukera aproposena dela esango nuke, baina praktikan badago zerbait oztopatzen

nauena hala jokatzeko. Zer izan daiteke?

Nolako naizen, jakina. Hau da ez zait gustatzen jendea behartzera, eta normalean eztabaidan

ez hasteagatik bestearen irakurketa eta interpretazioa ontzat ematen dut. Gaurkoan hori gertatu zait:

hezitzaileen erritmora joan naiz, eta ez ditut behartu nahi izan. Gehiegi behartu eta presionatuko

ditudanaren beldurra dut, eta nire egia ez dut agertzen. Bi ikuspuntu ezberdinen arteko gatazka sortu

beharrean, nahiago dut nirea isildu, gatazka bera sor ez dadin. Dena den, hau modu arrazional

batean aztertuz gero, ohartzen naiz gatazka eta ikuspegi kontrajarriak ezinbestekoak direla eta

onuragarria, aldi berean, ikerketan sakontzeko eta gakoetan arakatzeko.

Halere, nire barruko indarrek gailendu dira gaurkoan. Sua eta Lurraren kalitateak gailendu

zaizkidala uste dut.

Hala eta guztiz ere, ez naiz konforme gelditu, eta gehienetan halaxe gertatzen zait. Hots,

arestian esan bezala jokatzen dut, baina sentsazio mingotsarekin geratzen naiz gaurkoan legez.

Batzutan nire iritzia agertzeko gogoa eman dit, eta ez dut egin, galgatu egin dut neure burua. Suaren

kalitatea agertu zait nabarmen: neure interes gainetik hezitzaileenak agertu zaizkit. Sua gehiegi agertu

dut, larregi benetan.

Hortxe dut zalantza beraz: zein bide izan daiteke egokiena formaziorako.

Orain, hezitzaileek gazteekin duten egoeraren azterketa egiten saiatuko naiz. Saioa bukatu

ostean, ideiak argiagoak ditut. Hauxe da, beraz, nire interpretazioa eta datorren formazio-saioan

hezitzaileei helaraziko diedana. Horrela geratu gara.

Nire irudikoz Suaren kalitatearen falta nabarmena dago oraintxe gaztetxoak eta hezitzaileek dute

harremanean; edo hobe esanda, azkeneko bi tailerretan gertatutakoaren isla da. Izan ere, ikusi

beharko baita ea gazteen jarrera hori kinka jakin baten ondorioa den, edo orokorra den. Horri buruz ez

dugu hitz egin saioan, baina sakontzeko gauza zela konturatzen naiz orain. Aitortzen dut. Zeren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!