26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 454

- Nik, halere, nahiz eta zalantzak eduki hezitzaileek proposatutakoaren inguruan, eta

hainbat gauzekin ados ez egon ez dut gauza handirik esan. Ez dut ekarpenik egin.

Zergatik?

Uste dut nire jokaera ez dela egokia izan. Ez naiz ados azaldu bete-betean beraiek

proposatutakoarekin eta ez dut nire iritzia agertu. Esan dudan gauza bakarra da

luzatu duten proposamena hobeto aztertzeko nik ere egoera aztertuko dudala eta

datorrenean guztiaren gaineko hausnarketa egin dezakegula. Ados egon dira

hezitzaileak. Horrela bukatu da gaurko formazio-saioa.

Gaizki jokatu dudanaren sentsazioa dut. Barru-barruan. Egia esan ez ditut eduki

gauzak eta ideiak suspertzaileak bezain argi, horrexegatik ez naiz ausartu zerbait

proposatzera edo esatera. Blokeatu egin naiz, nonbait arazoari irtenbidea eman

behar izango banio bezala. Ez dut ekarpenik egin egoera aztertzeko, berau

ulertzeko eta sakontzeko... Entzule soila izan naiz. Gainera, nahiz eta nire

proposamena zein izan zitekeen argi ez eduki, ez dut sortu elkarrizketa eta dialogoa,

non denok batera arazoaren analisian modu kolektiboan sakondu genezakeen. Ez

dut uste gaurkoan formazioaren ikuspegitik aurrerapenik egon denik.

Honako irakurketa hau egiten dut hezitzaileek luzatu proposamenaren inguruan. Uste dut

maila teorikoan egokia izan daitekeela elkarlanean zerbait antolatzea, baina betiere taldearen

batasuna eta jarduerak modu bateratuan egiteko jomugarekin izaten badira, ez zigor balioarekin, non

jarduera bat antolatzea eskatzen duen ahalegina gazteek beren larrutan esperimentatu behar duten.

Hots, gozamena baino ekintzak egitearen lana eta esfortzua jartzen dira ezeren gainetik. Gehiegizko

Egurra agertzen dute proposamen horretan suspertzaileek nire ustez. Indarra eta konbentzimendu

nahiak itsutu egiten ditu nonbait.

Den adela, nahiz eta Egurra azaltzen dutela esan, argi dago egoeraren azterketa eta balizko

irtenbideak ez dituztela egiten eredua aintzat harturik. Beasainen oraindik ez diote heldu ereduari. Eta

hori ere nire eginbeharra da.

Bada hori guztia saioan bertan sentitu dut, baina ez dut adierazi. Nik nire irakurketa egiteari

eta nire sentimenduak azaltzeari uko egin diot, nonbait hezitzaileek proposatutakoari traba egingo

niolako. Beraiek modu autonomo batean agertutakoaren aurka azaldu ezin izango banintz bezala.

Horrela, jokatu dudan moduan jokatu behar nuela eta nire sentsazioak eta iritziak agertu behar

nituenaren arteko borroka izan dut saioa osoan zehar. Hortaz, ez naiz egon saioan zentratuta erabat.

Entzun baino ez dut egin: hezitzaileek ziotena eta nire barne zurrunbiloa.

Nahastuta nabil horrelakoetan zer egin behar ote dudan argitzeko. Argi dudana jokamolde hau

ez dela egokia formaziorako. Alde batetik, nik berez naizen bezala jokatzen ez dudalako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!