26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 453

- Nahiko itxita agertu dira suspertzaileak beren ideietan. Hori oso normala eta logikoa

iruditzen zait. Izan ere, sentimendu batek bultzatuta jokatzen dute: azken asteotan

gaztetxoek azaldutako axolagabekeriak sortutako sentimendua. Beren proposamena

hauxe izan da: jarduera eta egun bat adostea gaztetxoekin, non jarduera bera

elkarrekin antolatuko duten; hots, antolaketa komuna izan dadila. Ideia Nerea M-k

adierazi du, eta nahiz eta aldez aurretik elkarrekin adostu ez, nire ustea izan da

denei zebilkiena burutik. Modu inplizitu batean lau hezitzaileek ideia bera zuten.

Hortaz, ados azaldu dira Nerea M-ren hitzekin.

Hortik aurrera ideia horren helburuak eta metodologia garatzen hasi dira. Adierazi

dute gaztetxoek ohartu behar direla suspertzaileek egiten duten lanarekin eta

ahaleginarekin tailerrak ondo joan daitezen. Nerea E-k esan duen moduan “Jo ikusi

behar dute beraientzako egiten ditugula gauzak, beraiek ondo pasatzeko!”. Alde

horretatik, gaztetxoak nahiko interes gutxi azaltzen dute. Horrela, hezitzaileen

arabera, elkarrekin jarduera bat, gaztetxoek nahi dutena, antolatu eta aurrera

eramaten badute, horiek ohartuko dira tailerrak aurrera eramateko zer-nolako lana

eta esfortzua egin behar den, eta hala handik aurrera interes eta arreta gehiago

jarriko dutela tailerretan, ulertuko dutelako jarduera bakoitzaren atzean hezitzaileen

ahalegina dagoela, beraientzako espreski zuzendutako ahalegina, gainera.

Nik ez ditut gauzak garbi ikusi. Itsututa sumatu ditut. Bere hitzek gauza ezberdina

adierazi nahi bazuten ere “ Jakin dezatela zer gogorra den tailer bat prestatzea eta

zer-nolako lana eskatzen duen!” antzematen nien. Nik jaso dudan mezua horixe izan

da. Ez naiz ausartu halere hori adierazten, beren kabuz agian beste aukera batzuk

bazeudela ohar zitezela nahi nuen. Horrexegatik, metodologiaren kontuez aipamena

egin dut. Hau da nola egingo duten hori guztia, nola esango diete gaztetxoei, hori

egiteko arrazoiak nola azalduko dieten...

Nahiko erraza dela esan dute. Adieraziko diete datorren saioan proposamen bat

dutela gaztetxoentzat. Horrela tailer bat antolatu behar dutela, nahi dutena, baina

konpromisoa hartu behar dute aurrera eramango dutela. Hezitzaileen lana

laguntzailearen izango da. Leirek aipatu du ez badute proposamena eta antolaketa

aurrera eramaten, adostutako egun horretan tailerrik ez dela egongo. Bera nahiko

lasai dago alde horretatik, konbentzituta oso nabaritu dut. Gainontzekoak ere bai,

baina ez hainbeste. Leirek argudiatu du berriro gazteak konturatu behar direla

beraiek egiten duten lanarekin, eta garrantzia eman behar diotela, eta modu

horretan ohartuko direla. Denak ados azaldu dira, eta proposamena aurrera

eramango dutenaren konbentzimendu garbia nabaritu diet. Hurrengo saioan egingo

dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!