26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 452

Kontu horri jarraipen hestua egin beharko diogu baldintzen betetzea hil ala biziko kontua

delako gurean.

Ez dute ezer gehiago adierazi nahi izan Metalaren inguruan, ez dute gehiago kontatzeko,

beraz ez ditut presionatu izan nahi, besteak beste nabaritu dudalako beste zerbaiten inguruan aritu

nahi zutela gaur. Halaxe izan da.

Koadrila Saioan beste puntu baten inguruan aritu ziren, eta gai hori gure saiora ekarri nahi

izan dute; izan ere, nahikoa kezkatuta baitaude. Badira bi tailer –graffittiaren ingurua egin dituztenak

hain zuzen ere- gazteen jarrera aldatuz joan dela, nolabaiteko gainbehera eduki du. Bi saio horietan

hezitzaileek lan asko egin dute tailerra prestatzeko: aditua lortu eta berarekin hitz egin, materiala

erosi, lokala aldatu... Besteetan ez bezalako antolaketa lana eskatu die. Dena den, nahiko gustura

aritu dira, gaztetxoek beraiek gogo izugarria azaldu zutelako graffittia egiteko. Bada, gazteen jarrera

oso bestelako izan da praktikan. Nerea E-ren esanetan bere oso haserre bukatu zuen gazteekin, eta

hala adierazi zien, bere ustez modu axolagabean agertu baitira hezitzaileen lanarekiko.

Suspertzaileek jarritako gogoa eta ahalegina ez du saria edo erantzuna jaso gazteen partetik.

Demelsak desinteresa adierazi du. Gazteek ez zuten interesik ipini jardueran. Ez ziren asko

lotu graffittia egiteko, nahiago izan zuten elkarrekin hitz egiten egon, lagunekin kontu kontari aritu...

Nerea M-ren hitzetan errespetu gutxiko jarrera azaldu zuten gaztetxoek, eta hala jarraitzen

dute azken asteotan. Nahiko minduta eta ez gustura sumatu dut Nerea M.

Leireren erreakzioa antzekoa izan da. Gogorragoa esango nuke nik. Haserre azaldu da,

gertatutakoaren ardura guztia gaztetxoei egotzi die: ez dakitela zer nahi duten, ez duela ulertzen nola

gauza bat eskatzen badute gero hori egiteko gogorik ez duten... Nire iritziz Metalaren kalitatea oso

eskura du Leirek. Tailerrak egituratzen ditu, eta pausoz pauso gara daitezela nahi du, hau da,

aurreikusitako moduan. Tailerren gaineko kontrola galduz gero urduritzen hasten da, eta ahaleginak

egiten ditu programatutako modura birbideratzeko. Azken asteotan, hori behin eta berriz gertatzen ari

da, eta “zerbait egin behar da!” esan du Leirek. Bere hitzak erreakzio moduan ulertu ditut, gazteen

jarreraren aurrean zerbait egin beharko balitz bezala, baina hausnarketa eta gogoeta gutxi egiteko

prest dagoela sumatu dut. Orduan, nire ekarpena egiten saiatu naiz.

Adierazi diet oso ongi agertu dutela egoera, hitzez eta batez ere sentimenduz. Beraientzako

egoera deseroso dela, eta Leirek arrazoia duela: zerbait egin behar dela. Halere, egoeraren azterketa

sakonagoa egiteko gonbita luzatu diet, ondoren irtenbideren bat adosteko asmoz.

Dena dela, ez naiz gustura atera saiakerarekin. Honako hauek izan dira egoeraren azterketa

sakonagoa eta irtenbidea adosteko ahaleginaren ezaugarriak:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!