26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 451

J AGIRIA

EGUNEROKOA: 25. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Beasain 4.formazio-saioa

O2/IV/12. 15:00-17:00

Partaideak: Nerea Elías, Leire, Maialen Manzisidor eta Demelsa (hezitzaileak), Diego

PRESTAKETA:

(behatzailea) eta ni

Azkeneko formazio-saioan proiektuaren inguruko arauen gainean aritu ginen. Gaurko bileran

Koadrila Saiotik abiatuko naiz, horren jarraipena egin nahi dut; hots, ea zer moduz aritu ziren

baldintzak gogoratzerako orduan, eta nola ikusi zituzten gazteak. Horixe izango da beraz abiapuntua,

hortik aurrera ez dut ezer planifikatuta eramango. Ikusiko dugu nora eta nola iristen garen. Hasiera

puntua ezarrita, hezitzaileen hausnarketek eta balizko kezkek eramango gaituzte hara eta hona.

BALORAZIOA:

Nahikoa indarge eta burumakur atera naiz gaurko saiotik. Aurrekoan egin zuten Koadrila Saioa

izan da abiapuntua.

Adierazi dute arauak berriro gogoratu zituztela, eta Nerea Eliasek aipatu du berari nahikoa latza

egin zaiola buruan jira-biraka baitabilkio gazteak proiektua uztearen aukera baldintzak bete ezean.

Gainontzekoek ez dute ezer apartekorik esan, gogoratze hutsak ez die ezer berezirik ekarri. Alde

horretatik lasai ikusten ditut.

Gazteen erantzunaren inguruan ez dute ezer berezia azaldu. Ongi hartu dituztela arauak,

besterik ez.

Susmoa hartu diot horri guztiari ez ote diren hezitzaileak gehiegi erlaxatu Metalaren inguruan.

Hau da, aurreko saioan nahiko gogorra egin bazitzaien erritualaren ariketa, orain, badirudi sentsazio

hori uxatu egin dutela. Nolabait gogoratze hutsak gazteak gure baldintzetara ekarriko ditugunaren

ziurtasun osoa dute suspertzaileek. Ikusteke dago hori, baina ziur aski inpresio hori guk transmititu

diegu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!