26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 450

Nik uste dut, puntu horretan tailerrak zertan diren argi ikusi dutela: hots, harremanen eremua

alboratzeak gazteen arteko erlazioa hotza eta txinpartarik gabe izatea ekarri duela, horrek harreman

guztiak blaitu ditu. Ildo honetatik Ierak esan du giroa ona dela, baina gazteak tailerretara azaltzeko

ezin hobea izan behar duela, eta horretarako harremanak funtsezkoak direla.

Horrela, bukatze aldera jo dugu gaurko saioa. Hurrengo bilerarako gaiak zehaztu ditu. Eskatu

diet pentsatzen joan daitezela zer egin dezakegu harremanen kalitatean eragiteko, eta horiek

gertukoak izateko. Hau da, zer egin Suaren kalitatea indartzeko. Bestetik, zer egin dezakegu gazteek

duten berezko Egur horri hezitzaileek erantzuna emateko, hau da hezitzaileen Egurra elikatzen

joateko ere. Adierazi ditudan gakoekin ados azaldu dira, eta nahiko gogotsu ikusi ditut, eta orduan

azpimarratu dut hauxe dela hezitzaileen lana: eskuartzean etengabean aritzea, teoria praktika

elikatzea, eta praktika bera teoria indartzeko baliagarria izatea; beraz gaurkoan saioa teorikoa izan da

gehienbat, datorrenean praktikoa izan beharko duela, tailerrak hobetzeko proposamen praktikoak egin

behar baititugu.

Gustura bukatu dugu denok bilera. Sakondu dugunaren sentsazioarekin eta lan ildoak zehaztu

ditugu argitasunarekin.

Bilera bukatu ostean pentsatzen jarri naiz zer nolako ariketak egin daitezke Suaren kalitatea

pizteko eta indartzeko tailerretan. Hau da, zeintzuk izan daitezke ariketa horien ezaugarriak. Oraindik

teoria mailan nagoela uste dut, baina hau zehaztea oso garrantzitsua iruditzen zait ariketak proposatu

baino lehen, praktikarako jauzi egin aurretik.

Bi ezaugarri aipatuko ditu:

1) Berotasuna. Ariketek Suaren berotasuna esperimentatzea ahalbidetu behar dute.

2) Gertutasuna. . Ariketek Suaren berotasuna esperimentatzea ahalbidetu behar dute.

3) Umorea eta alaitasuna. Saiatu behar naiz ariketak umorea eta ondo pasatzearekin lotzea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!