26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 449

Hiruko

tea

Harremana?

Gainon

tzekoak

Berehala aipatu dute bi taldeen artean Su falta dagoela. Ez dagoela gertutasunik, ez dagoela

berotasun, ez dago komunikaziorik... eta beraiek ere hori sumatzen dutela: harreman estuagoa dute

gainontzeko gazteekin hirukotearekin baino; Jonek aipatu du hirukoteak proiektua utziko balu berari

ez litzaiokeela hainbeste axolako. Hortaz, Sua falta da tailerretako gaztetxoen artean eta baita

hezitzaile eta gazte talde baten artean batez ere.

Orduantxe, egoeraren azterketaren puntu horretan ari ginela, mataza askatzen ari ginenean,

orduantxe Ierak aipatu du hitz klabea, halaxe baita nire aburuz: harremanak!! aipatu du; berehala

galdetu diot nik Zer esan nahi duzu horrekin Iera? Hemendik aurrera gehiago sakontzen jarraitu dugu,

eta suspertzaileek argiago ikusi dute orain artekoa zer izan den eta zer aspektu alboratu dituzten.

Ierak adierazi du harremanak direla landu beharrekoak, horiek oso garrantzitsuak direla

tailerretan hori ez baldin badago gazteak ez dute erakargarritasun berezirik esperimentatuko

proiektuarekiko. Ekintzak eta jarduerak oso garrantzitsuak direla jakina, baina harremanak ere bai.

Jon erabat ados zegoen.

Nire irakurketa da Debako hezitzaileak antolaketa gaiari harreman kalitateari baino garrantzia

gehiago eman diotela. Beti dute buruan kezka berdina: gustatuko ote zaie gaur egingo duguna,

gustura al daude honetan..., baina gero ez dituzte trenak edo ez dute sakontzen tailerrak zirrara eta

erakargarritasun berezia sor diezaien gaztetxoei. Horrela Suaren kalitatea ez dute landu propioa,

tailerretan biltzen diren pertsonen arteko harremana ez dute landu, zoriaren legera utzi dute, beraz

horri heldu behar zaio; izan ere, harreman estuak eta beroak baldin baditugu tailerretan dauden

gainontzeko gazteekin, ziur asko horixe izango da pizgarri nagusia proiektuan jarraitzeko, kasik

jarduerak baino gehiago.

Azalpen hau eman diet suspertzaileen, inongo epai asmorik ez dut azaldu nahi izan. Beraiek

bat egin dute nire analisiarekin eta Suaren lanketa premiazkoa dela, orain arte horri ze diote jaramonik

egin eta girorako eta tailerren nondik norakoarentzako sekulako garrantzia dutela adierazi du Jonek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!