26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 448

galdera zeuden, zer erantzun jaso duten eta zein da beraiek ateratzen duten ondorioa. Denon artean

modu asistematiko batez aztertu dugu suspertzaileek zuten informazioa; nahiz eta bertan ez zituzten

galdetegiak ahoz egin dute azalpena, batzuetan Jon eta besteetan Iera. Bi ondorio nabarmen atera

dira horretatik guztiagatik:

1. Gaztetxoei mugimendua eta antolaketaren beharra eskatzen duten jarduerak

gustatzen zaizkie bereziki. Horrela argi ikusi dute ardurak hartzeko arazorik ez

dutela gaztetxoek, eta hori eskatzen duten ekintzetan oso-oso gustura aritzen

direla. Gure ereduaren arabera Egur ona dutela esango genuke.

2. Debako Kuadrillategi osatzen duten gazteen artean bi daude, eta beraien arteko

giroa oso hotza da. Badago hirukote bat, eta bestaldetik gainontzeko gazteak,

hamar-hamabi bat. Jonek eta Ierak adierazi dutenez, bi gazte talde horien arteko

harreman tailerretako giroa hozten du ikaragarri. Atal hau asko interesatu zait eta

sakontzen jarraitu dugu. Jonek aipatu duenez hirukotea oso trinkoa eta hertsia era

berean. Jarduera guztiak hirurek elkarrekin egin nahi dituzte, ez dute inolaz ere

berezitu nahi. Horrek, besteengan halako mesfidantza edo hoztasuna eragiten du.

Tailerretako giroa ez da beroa, ez die zirrara berezirik sortzen gaztetxoei. Gustura

daude, baina ez zaie antzematen erabat lotuta proiektuak eskaintzen dienarekin.

Horrela, suspertzaileak kezkatzen hasi dira asistentzia mailarengatik. Ez noiz edo

noiz norbait etortzen ez delako, baizik eta etorri ez denean ematen dituen arrazoiak

tailerretan hain gustura ez daudela agerian uzten duelako; horrela futbol partida

bat ikustera joan direla aipatzen dute, ahaztu egin zaiela... Batez ere hirukoteak;

izan ere horietako bate ez bada etortzen beste biak ere ez. Elkarrekin etortzen dira

Kuadrillategira, edota elkarrekin huts egiten dute.

Gauzak horrela, nik esan diet ea zerbait egin duten egoera berbideratzeko. Ierak aipatu du

oso zaila dela, nahiz eta batzuetan saiatu izan diren: taldeak egin dituztenean hirukote banaka jarri

talde ezberdinetan integratuz, baina horrek emaitzak ez dituela ematen, elkarrekin egon nahi dute, eta

lotura hori fisikoa izan ohi da batzuetan: elkarri eskutik heldu diote bana ez zitezen. Ierak esan du

bera eta Jonek amore ematen hasi direla baina argi ikusten du zerbait egin behar dela, bai bi talde

horien arteko giroa hobetzeko, eta bai tailerren giro orokorra hobetzeko.

Hau egin ostean baliatu naiz orain artekoa laburbiltzeko eta modu grafiko batez azaltzeko.

Horrelako irudi bat egin dut:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!