26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 34

2.4.1. Heziketa unearen osagaien arteko harreman

sistemikoa

Hiru elementu dira oinarrizkoenak. Gure ikuspegiak gehienbat Lewinen (1988) iturrietatik

edaten duela aitortu behar dugu.

Harremanetan egotea, talde bat dinamizatzea edota hezitzaileak bere zeregin

pedagogikoa ahalik eta ongien aurrera eramatea, ez dago matematikaren oinarrien eta lege

zorrotz eta logikoen baitan. Giza harremanak askoz konplexuagoak izan ohi dira. Nori ez

zaio gertatu talde batekin arrakastaz aplikatu duen ariketa beste batekin porrot izugarria

jasotzea. Edota, nolatan gertatzen da talde batekin egun jakin batean ongi gaudela eta

gustura funtzionatzen dugula ohartzea, eta hurrengo egunean bezperako poztasun hori batbatean

desagertzea. Bada, taldeak, edo hobeto esanda, talde horiek osatzen dituzten kideak

eta beraien artean gertatzen den elkarrekintza eta harremana ez delako beti bera izaten, ez

eta hezitzailearen aldartea ere.

Hezitzaileak heziketa unean murgilduta dagoenean, hiru galderei erantzun behar die:

1) Nolakoa naiz ni? Nola nago une honetan? (A)

2) Nolakoa/k da/dira harremanetan jarriko naizen pertsona/k? Nola sentitzen ditut

une honetan? (B)

3) Zertako gaude hemen? Nola sentitzen dut egoera orokorra une jakin

honetan? (X)

Ohar gaitezen orain arte ehundutako diskurtsoaren alderdiak berdindu ditugula hemen:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!