26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 447

I AGIRIA

EGUNEROKOA: 19. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Deba: 4. formazio-saioa

02/III/13. 9:00-11:10

Partaideak: Iera eta Jon (hezitzaileak), Diego (behatzailea) eta ni.

PRESTAKETA

Azkeneko saioan proiektuaren inguruko arauen gainean aritu ginen. Beraz, gaurko bileran

Koadrila Saiotik abiatuko naiz, horren jarraipena egin nahi dut; hots, ea zer moduz aritu ziren

baldintzak gogoratzerako orduan, eta nola ikusi zituzten gazteak. Horixe izango da beraz abiapuntua,

hortik aurrera ez dut ezer planifikatuta eramango. Ikusiko dugu nora eta nola iristen garen.

BALORAZIOA

Koadrila Saioan zer moduz aritu ziren eta nola egin zuten galdetuz hasi naiz. Jonek aipatu du oso

lasai aritu zela, talde batekin egon zen eta Suarekin jokatu bazuen ere, arauak birgogoratu zituen. Nik

aipatu diot, norberak nahi duen edo ahal duen kalitatetik egin dezakeela baldintzak bermaraztea, guk

Aste Santuetako oporraldiak eta gero proiektuak bere baldintzak bete ditzala baino ez dugula nahi.

Horrela, eskatu diot azal dezala apur bat gehiago zer izan zen Suarekin agertzea. Jonek adierazi du

gertutasuna sentitzen zuela gazteekiko, eta inongo unean ez zuela agerian utzi hoztasuna edo

neutrotasuna Metalak azalduko lukeen bezala.

Ierari eskatu diot ondoren bera nola agertu zen azaltzeko. Beste talde batekin, beste lagunarte

batekin, aritu zen, eta gustura egon zela esan du. Gogoratzea baino ez zenez oso azkar egin zuela,

eta gazteek bazekiten hori guztia. Beraz, ez zen urduri azaldu hasiera batean hori baitzen Iera

kezkatzen zuena.

Horrela, Ierak aipatu du baldintzaren kontu hori Koadrila Saioaren iraupenaren oso-oso tarte

txikia hartu zuela; izan ere, beste zerbaitetan aritu zirela, horri garrantzia gehiago eman nahi ziotela.

Hortaz, nik esan diet arauen atala Aste Santuko oporrak eta gero berriro helduko diogula, eta buruan

zuten gai horri helduko geniola.

Jonek azaldu duenez galdetegi bat prestatu zuten gaztetxoen artean banatzeko. Horren

helburua zen ikustea gaztetxoak nola dauden proiektuan, satisfazio maila azken batean, eta zer

nolako ekintzak egingo lituzkete hemendik aurrera. Horren guztiaren inguruan aritu gara beraz: zer

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!