26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 445

sakontzen, hau da, zein bide egon daitezke Uraren kalitatea tailerretan ager dakigun. Sumatu dut

galdera benetan latza izan dela hezitzaileentzat. Oso latza.

Orain konturatzen naiz galdera hori ez zela une horretan erantzuteko modukoa. Zentzu

horretan, uste dut hezitzaileak presionatuegiak sentitu direla, are gehiago galdera entzun ostean.

Horrexegatik une horretan bukatutzat eman dut gaurkoz formazioaren atala, eta datorrenean

proposamen praktikoei helduko diegula adostu dugu. Hots, nola landu dezakegun gure baitan Uraren

kalitatea, zein izan daitezke horretarako bide praktikoak. Bai eta bai hezitzaileek horretarako

konpromisoa hartu dugu, eta Aste santuko oporren osteko saioan horri helduko diegu zuenean.

Bukaeran ea saioa zer moduz joan den galdetu diet. Ongi erantzun dute. Egia esan, nahiz eta

presionatu ditudanaren uste sendoa izan, ez du esan nahi hitz egiteko aukerarik ez diedala eman, eta

uzkur eta kikilduta sumatu ditudanik. Gakoetan elkarrekin sakontzeko orduan gehiegizko presioa

eragin dudala adierazi nahi dut. Sakontze nahi horrek, batzuetan tematiegi agerrarazten nau; izan ere,

zenbaitetan suspertzaileek ez baitakite zein den luzatutako galderaren erantzuna, sarri askotan ez

baitaukate eta blokeo egoeran geratzen dira.

Badaude azpimarratu nahiko nituzkeen bi atal. Batetik, suspertzaileek gugandik jaso dute

Lurra. Arazoa eta kezka agertu dutenean, ni –edo gu- jabetu egin gara, eta egoera horrek denok

blaitzen gaituela eta denon interesekoa dela transmititu diegu, eta ohartu direla uste dut. Agerpen hori

ez da hitzezkoa izan, jarrerazkoa baizik. Denok batera, une batzuetan nik gehiegi bortxatu ditudan

arren, saiatu gara irtenbidea bilatzen, eta guztiok hartu dugu konpromisoa datorren saioan horri

buruzko irtenbide praktikoak ekarriko ditugula. Denok ontzi berean gaudenaren sentsazioa jaso dute,

eta jaso dugu. Puntu hau garrantzitsua dela uste dut, supertzaileek ez baitute, modu horretan, gure

harremanaren irudi bertikala jasotzen, non gu beraien gainetik gauden, eta beraien arazoak beraienak

dira eta euren kabuz konpondu behar dituzten.

Lurra eman diegu gaurkoan.

Bigarren aipamena datorren formazio-saioarekin lotuta doa. Ez dakit proposamen zehatzik

ekarriko duten ala ez, baina hausnartuko dutela bai. Saioaren bukaeran sumatu diet, modu teorikoan

eta hitzez esan dugun guztia isla praktikoa eduki arte ez direla patxadan egongo. Hau da, tailerrek har

dezaketen ildo berria praktikan ikusten dutenean lasaituko dira, eta bere emaitzak sentitzen

dituztenean. Ordura arte ez dira erabat lasaia eta konfiantzarekin egongo.

Datorren saioan, beraz, ikusiko dugu zeintzuk diren proposamenak. Nirean ere, hausnartu

beharko dut gogoz, arazoa ez baita nolanahikoa.

Nire proposamena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!