26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 443

Nire iritziz gazte taldeari Lurraren kalitatea nabarmentzen zaie. Mugimendu geldoak, eta

erritmo baxuko tailerrak gustuko dituzte, hori dela-eta ekintzak pentsatu eta prestatzearen iniziatiba

hezitzaileen eskuetan uzten dute. Ez axolagabekeriagatik, ezer gutxirekin konformatzen direlako

baizik.

Egoera horren aurrean Amaia eta Loreak beraien kezka azaldu dute. Izan ere, hasieran

ekintza pila egiten baitzituzten tailerretan, erritmo biziko tailerrak ziren non ekintza ezberdinak

tartekatzen zituzten lau ordutan zehar: jokoak, esku lanak..., nahiz eta gaztetxoak ez lotu erabat

horrekin. Nonbait ekintzari eskaintzen zioten arreta gehiena Loreak eta Amaiak. Horrela, hezitzaileen

aburuz, ideiak dagoeneko agortuta dituzte, eta jarduera eta ekintza erakargarri gehiago sortzeko

nahiko zailtasun dituzte.

Horrekin batera, eta kezka gehiago sortzen diena, errutinari dioten beldurra da. Denbora

laburrean lana modu berean egiten jarraitzen badute, hau da, tailerrak era berean dinamizatzen

jarraitzen badute tailerrak aspergarriak bilakatzeko arriskua dagoela ikusten dute. Aldi berean,

hezitzaile eta gazteen arteko harremana zirrararik gabekoa bilaka daiteke ere.

Amaiak asperduraren eta errutinaren itzalak benetan ikaratu egiten du. Oso kezkatuta azaldu da

alde horretatik. Amaiak ez du batere gustukoa lana modu mekanikoan egitea, bene-benetan harreman

estua eta tailer erakargarriak sortu nahi ditu denontzat. Eta hortxe dago gakoetakoa bat; izan ere,

gazteek ez bezala, suspertzaileek beraiek aspertuko baitira lehenago. Loreak eta Amaiak gozatzen

egon nahi dute tailerretan beste ezeren gainetik, bai baitakite beraiek gozamena transmititzen ez

badute tailerren bilakaerarako kaltegarria izango dela.

Horrexegatik, nahiko atsekabetuta ikusi ditut. Amaia eta Loreari barne-barnetik ateratzen

zaien sentimendua da. Egoeraren konponbidea beraien hobe beharrez egin nahi dute, hori da

bultzatzen dituen indarra, badakitelako beraiek gustura ez baldin badaude tailerren bilakaeran eta

gazteen duten harremanean eragin zuzena duela. Beraz, Lorea eta Amaia dinamizazioan gozatu egin

nahi dute, tailerrak zirraragarriak izatea nahi dute bai gazteentzako, baita, eta hau da garrantzitsuena

nire ustez, beraientzako ere.

Atsekabetasuna, neurri handi batean, gaurko formazio-saiora ekarri dute. Aurpegietan

nabaritzen zitzaien.

Hitz hauekin esan ez duten arren, orain arteko dinamizazio estiloan Egurrak janda egon dira

gehienetan. Beraien kezka nagusia ekintzak antolatzea eta gaztetxoei eskaintzea izan da. Erritmo

altuan ibili dira orain artean, eta Koadrila saioa egiteak eta berorren bilakaerak lagundu die

nolabaiteko geldialdia egiteko eta egoera ebaluatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!