26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 442

H AGIRIA

EGUNEROKOA: 23. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Bergara: 4. formazio-saioa.

02/III/22. 16:00-18:00

Partaideak: Lorea eta Amaia (hezitzaileak), Diego (behatzailea) eta ni.

PRESTAKETA:

Bi ideia nagusirekin noa Bergarako saiora:

- Koadrila Saioaren jarraipena egin, eta

- seguru asko ekaina bitarteko asmoak edo ildoak azalduko ziren Koadrila Saioan; beraz,

horiei buruz ere hitz egitea gustatuko litzaidake.

BALORAZIOA:

Saio interesgarria izan da. Lorea eta Amaiari galdetu diet ea zer moduz joan zaien Koadrila

Saioa. Elkarri begiratu diote eta Amaiak aipatu du ongi joan zela. Zerbait nabaritu dut biak elkarri

begiratu diotenean. Zerbait gehiago esan nahiko balute bezala, une horretan ez diet ezer esan, ez diet

ezer eskatu, uste izan dudalako aurrerago agertuko zutela. Halaxe gertatu da, baina.

Baldintzen betetzearen arauaren inguruan saioa nahiko ongi joan zela adierazi dute.

Gogoratu zituztela arauak eta gaztetxoak nahiko ondo hartu zutela. Alde horretatik, ez ditut kezkatuta

ikusi; izan ere, ez dago arazorik horren inguruan. Gaur egun dabiltzan gazteak hizkuntzaren araua

betetzen dute. Sumatu diet nahiko erraza egin zitzaiela arauak gogoratzea, ziur aski gogorrago

suertatuko litzaieke gazteren batek baldintzak beteko ez balitu, eta proiektua utzi beharko balu.

Beste kontu bat zela-eta kezkatuagoa zeuden, horixe izan da hasieran nabaritu dudana.

Tailerren giroarekin ez daude gustura suspertzaileak. Lorea eta Amaiak tailerretan aurkitzen duten

giroa eta gaztetxoekin duten harremanaren azterketa zehatza egin dute.

Koadrila Saioan gazteei galdegin diete ea zer egin nahiko luketen handik aurrera, hau da,

martxotik ekaina bitartean. Puntu hau izan da Koadrila Saioa ia oso-osorik hartu duena. Gaztetxoak

ez dituzte ia proposamenik egin, ia dena hezitzaileen esku utzi baitute. Lorearen esanetan, gazteei

mugimendu geldoak eta erritmo mantsoak gustatzen zaizkie, eta horregatik iniziatiba eta ideia berriak

agertzeko gaitasun gutxi azaltzen dute. Gaztetxoak gustura daude horrela, ez dute ekintza edo

jarduera berezirik behar. Gehienetan egote hutsarekin gustura aritzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!