26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 441

1) Alde batetik ekintza eta jardueren programazio sendoa edukiko genuke. Gazteen

eskaerari erantzungo genioke seguruenik, eta horrek, neurri batean, beraien zirrara

piztuko luke.

2) Bestetik proiektuaren mugak ongi zedarrituta geratuko lirateke, eta hezitzaileak berak –ni,

kasu honetan- horiek betearaziko lituzke.

3) Metala eta Egurra lantzearekin batera, nire gehiegizko Sua eta Lurraren intentsitatea

jaitsiko lirateke. Hori da ustea behintzat. Izan ere, Egurra lantzean tailerren dinamika

areagotuko nuke, eta nire erritmo propioa ere, nire geldotasunari mugimendua eragiteko

balioko luke. Metalarekin beste hainbeste. Ziurrenik lagunduko luke gehiegizko Sua

apaltzen; hots, Metalaren lanketarekin gaztetxoei gauzak argiro eta zehatz esaten

trebatzen egongo nintzateke.

Honako hauetan laburbil dezakegu irtenbiderako gakoak: hezitzaileak, neronek, Metala eta

Egurra landu, eta gaztetxoekin Egurra.

Gaztetxoei gauzak argiro azaltzea, eta arauak eta mugak ongi zedarritzea

Tailerretako dinamika areagotzea, ekintza berriak antolatuz eta prestatuz

Gaztetxoek esperientzia berriak izateko duten grina bultzatu

Horiek guztiak lantzeko gorpuz-ariketa praktikoetan oinarrituko gara, eta praktika eta

hausnarketa uztartzen egingo dugu lan.

Bestetik, azpimarratu behar da, norberak bere dinamizazio lanean ikusten dituen gakoetan

oinarrituko dugula etengabeko formazioa; hots, klabeak formaziorako ardatzak izango dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!