26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 439

Hau da, zerbait galdetzen didatenean, nik zer egin behar duten esatea nahi dute, baina nire erantzuna

ez da batere definitua “Zuek erabaki, nahi duzuena egin”, erantzun ohi diet, Suaren doinuarekin

gainera. Horrelakoetan ziurtasunik gabe ikusten ditut. Nik horrela jokatzearen arrazoia lehen azaldu

dut Metala eta Suaren arteko erlazioan. Adibide bat jarriko dut orain esandakoaren harira, guztia

hobeto ulertzeko.

Aurreko batean, hiru gaztek galdetu zidaten ea graffitti tailerrean erre zezaketen edo ez. Kaleko

horma batean ginenez nire erantzuna hauxe izan zen: “Buufff, ez dakit, zuek ikusi. Nahi baduzue...”.

Nolabait aditzera eman nien kalean geundenez ez nekiela argi zein ziren arauak. Hori gorputzez

adierazi nien: ahotsarekin, doinuarekin, aurpegiko keinuekin... Baina buruak esaten zidan banekiela

ezin zutela erre Kuadrillategin ginelako. Lehen aipatu bezala Suak Metalari aurre hartu zion. Hala eta

guztiz ere, gazte horien begietan, eta elkarrizketa jarraitu zutenen begiradetan ezusteko sentsazioa

nabaritu nuen, “Baina ez al ginen gelditu Kuadrillategin ginenean ezin genuela erre? Zergatik utzi die

Axierrek orain?...”, antzerako zerbait pentsatu izan balute bezala.

Hau da, gaztetxoak ondo hartzen dute arau argiak jartzea, baina ez dute ontzat hartzen ni indefinizio

egoeran aritzea horiek betearazi behar ditudanean.

Horiek lirateke, nire begietarako, gazteen jokaera ulertzeko gakoak.

Ikus dezagun orain arte azaldutako guztia taula batean. Argi utzi behar da taula hau aurreko

testuaren lagungarri baino ez dela. Taula testurik gabe ezin da interpretatu, arestian azaldutako

guztiaren laburpen eskematiko bat baino ez da.

Taula ulertzeko:

+++ : Kalitate horren gehiegizko agerpena.

= : Kalitate horren neurriko agerpena. Agerpen orekatua

+/- : Kalitate horren indefinizioa. Batzutan bai, besteetan ez. Hau da eskura edukitzea, baina

ez beti. Batzutan kalitate hori nahi izaten dut, baina ezin dut hortik abiatu. Nolabait esate arren

ere, potentzialki badut, baina ez dago norberaren eskura beti.

--- : Kalitate horren hutsunea. Horren falta nabaria izatea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!