26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 438

Dena den, pasarte honi beste hezitzaileak eman zion irtenbidea. Baina hori orain alde batera

utziko dugu, nire suspertze-estiloa aztertzen ari bainaiz, eta interesatzen zaidana da nire dinamizazio

propioaren gaineko hausnarketa egitea.

Azaldu dudan esperientzia hori gehiagotan bizi izan dut, eta ezinegona eta poztasunaren

arteko sentsazio nahasiak eduki ditut. Ezintasuna arauak argi azaltzeko gai ez naizelako eta poza

gazteen interesekin bat egiten dudalako eta horrek indarberritu egiten ditu: alaitu, poztu...

Horrelakoetan ondo sentitzen naiz. Azken batean, Metalaren kalitatea eta berau dituen trebetasunak

ez ditut agertzen gaztetxoen aurrean.

Orain arte beraz, nire dinamizazio-estiloaren gakoak azaldu ditut. Zein alderdik marrazten

dute nire suspertze-lana gaztetxoekin, eta zein azaltzen den indartsu, zein ahul eta zer-nolako eragina

dioten elkarri. Klabeetara joan naiz, ez dut den-dena aztertu, baina ez naiz azalean gelditu ere. Azken

batean, klabeak errotik arakatzea eta mamia aztertzea da garrantzitsuena.

Nolakoak dira gaztetxoak?

Lehenik aipatu behar dut galdera honi erantzutea oso zaila dela, gazte bakoitza seguruenera

ezberdina delako. Nolanahi ere, garrantzitsutzat jotzen dut azterketa hau egitea ere; izan ere,

suspertze lanean kontuan hartu behar baitugu ni nolakoa naizen, eta baita ere nire harremankideak,

gure kasuan gaztetxoak. Atal honetan, beraz, ezin izango naiz aurrekoan bezain zehatza izan, baina

saiatuko naiz gaztetxoen egoera orokorraren irakurketa egiten gure ereduan oinarrituz.

Argi ikusten dut Lurra eta Sua badutela gure gazteek. Gustura daude proiektuan. Lagunekin hitz

egiten eta elkarri kontu-kontari aritzearekin nahiko dute sarritan. Bestetik, gehienetan alai eta

irribarretsu azaltzen dira, hezitzaileoi beraien kontuak eta arazoak kontatzen dizkigute, beti prest

azaltzen dira gurekin hitz egiteko. Neurrian dituzte, nik uste, bi kalitate horiek.

Gauza berriak egiteko grina ere azaltzen dute, baina nire aldetik hori apaldu egiten diet, horixe ez

baita nire alde indartsuena. Esan nahi dut, ideia berriak agertzeko, jarduerak egiteko, eta denok

elkarrekin ekintzak antolatzeko eta prestatzeko gogoa azaltzen dute. Egurraren kalitatea, oro har

neurrian dute ere. Ez da talde geldoa, mugimenduak eta dinamismoak erakartzen ditu.

Beste aldetik, funtzionamendu arauk behar direla uste dute. Horiek gutxi, argiak eta denon artean

adostutakoak baldin badira arazorik gabe onartzen dituzte. Elkarbizitzarako arau horiek Kuadrillategin

bere jokaera erregulatzeko balio die. Zentzu horretan, ondo asko dakite egoitzaren barruan ezin

dutela erre, eta zorrotz errespetatzen dute. Proiektuaren funtzionamendua zedarrituko duten arau

minimoekin gustura aritzen dira. Aitzitik, ohartu naiz batzutan nik Metala behar bezala ez

agertzeagatik gaztetxoek beraien jokaera zehazten ez dakitela, galduta baleude bezala azaltzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!