26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 437

ditudanean eta zehatz eta argi hitz egin behar dudanean, ezin dut. Ezinezkoa egiten zait jokaera hori

azaltzea gaztetxoekin dudan erlazioan. Oro har jendearekin hitz egin behar dudanean, eta are

gehiago Kuadrillategiko gazteekin, Suaren kalitatetik egiten dut. Berezkoa dut. Ezinezkoa zait

Metaletik abiatzea. Zaila oso egiten zait hoztasunarekin hitz egitea –nahiz eta jakin hoztasunarekin

eta argi eta zehatz hitz egiteak ez duen esan nahi harrokeriaz, garrasika eta modu zabarrean hitz egin

behar dudanik-. Neurrigabe dut, benetan, Suaren kalitatea. Jakina, maiz oso ondo datorkit giroa

alaitzeko eta gazteak animatzeko, baina beste batzutan, ordea, beste trebetasun batzuk agertzeko

oztopo argia da.

Hori guztia orain dela gutxi esperimentatzen hasi naiz. Urrutira joan gabe orain dela gutxi

gaztetxoekin gertatutako pasarte bat azalduko dut adibide gisa Sua eta Metalaren gaineko

hausnarketa argitu ahal izateko.

Aurreko batean irratigintzako tailerreko azken egunean irrati batera joango ginela erabaki

genuen eta bertan tailerrean zehar egindako lana praktikan jarriko genuela, nolabait. Horrela, saio

horren aurreko tailerrean irratira zer ordutan joango ginen erabaki behar genuen. Nik esan nien

aurreko batean geratu bezala, arratsaldeko hiruretan jarri genuela hitzordua, hau da ostiralero legez,

eta hiru eta erdietan jarri nuela hitz ordua irratiko arduradunarekin. Baina hara non hartu nuen

ustekabea, hogeitamar gazteetatik hogeitabost adierazi ziguten hezitzaileoi ostiral horretan hain juxtu,

hiru eta erdietan azalduko zirela gurera, egun horretan ikastetxetik ordu eta erdi beranduago atera

behar zutelako. Bada, nire buruak eta sentimenduak azkar asko egin zuten lana. Suaren kalitatea

agertu zen berehala gaztetxoen azalpena entzun eta gero. Beraiek eskatzen zutenari –egun horretako

tailerra ordu erdi beranduago hastea- baiezkoa emateko prest nengoen, beraiek pozik ikusteko,

sentitzen bainuen gogo bizia zutela irratira joateko, nahiz eta horrek guztiak tailerraren antolaketa

hankaz gora jarri.

Tailerretako jarduera aldez aurretik planifikatu genuen moduan ez egiteak, eta aurrera ez

ateratzeak ez ninduen kezkatzen, bai ordea gazteen nahiak eta interesak asetzea. Egia esateko, egun

horretako tailerra desitxuratzeko arrisku handia zegoen, indefinizio handi samarrean utziko genuke

ostiral hori. Pentsatzen nuen egokiena zela argi eta zehatz esatea hiruretan azaldu behar zutela.

Halere, pentsatzen nuena eta sentitzen nuena ez zetozen bat. Gazteenganako interesak, Suak, aldez

aurretik planifikatutakoa ekiteari, Metalari, aurre hartu zion.

Ez nintzen gai izan ezta ere irtenbidea Egurretik abiatzea; hots, aurrez-aurre agertzen ari zen

traba gainditzeko gaitasunik ez nuen azaldu. Niri ez zitzaidan axola tailerra ordu eta erdi beranduago

hastea horrek gazte gehienak pozik eta kontent uzten bazituen. Ez da bakarrik axola ez zitzaidala,

hori nahi nuen gainera, nahiz eta buruak agindu aurretik denon artean adostutako ordua zorrotz bete

behar genuela tailerra desitxura ez zedin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!