26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 436

Sentsazio hori sentitzen dudanean, gaztetxoak gauza berriak esperimentatzen ez direla ari,

Suarekin saiatzen naiz zirrara agertzen, baina jarduerak tajuz egiten ez baditut eta tailerren eremua

ongi zehazten ez badut, uste dut azkenean gaztetxoek gogogabetzen bukatuko dutela. Horrela

jarraituz gero, ezer berririk ez die eskainiko proiektuak, eta kalean egin dezaketena egitera badatoz

azkenean kale kantoian bukatuko dute; hots, lagunekin hitzaspertaun egoteko ez dute Kuadrillategiren

beharrik.

Beraz, Lurra eta Suarekin azaltzen naiz nire dinamizazio lanean, baina neurritik kanpo. Horrek

giro ona eta erosoa sortzeko balio izan du, baina hainbat gauza ahul samar ikusten ditut nigan.

Zehaztuko ditu zein diren, eta kontuan hartu aurrekoekin elkar eraginean daudela.

Alde batetik, zenbat eta jarduerei etekin gutxiago atera, orduan eta gogo eta indar gutxiago

izaten dut horiek prestatzeko eta antolatzeko. Eta nahiz eta gazteek beraiek proposatu tailerraren gaia

ez dut indarrik antolaketa lanerako. Egur falta nabaria dut. Asko kostatzen zait, ahalegin ikaragarria

egin behar izaten dut, jarduera bat antolatzeko egin behar diren betebeharrak praktikan jartzeko: hau

lotu, harekin hitz egin, lokal hura eskatu..., bai Kuadrillategin bai eguneroko bizitzan ere. Horrelako

dinamikan aritzea zama handia da niretzat. Nahiz eta jakin erritmoa ez dela handiegia izango,

mugimenduan hasteak benetan zamatu egiten nau. Tailerretarako ideiak baditut, eta asko gainera.

Gazteekin makina bat gauza egingo nituzke, eta batzutan beraiei proposatzen dizkiet, baina horiek

antolatu eta gauzatu behar direnean lotu egiten naiz. Gelditu. Zama handia bizkar gainean edukiko

banu bezala. Antolaketak burua eta gorputza nekatu eta lausotzen didate.

Horrexegatik, Sua badudanez, badakit jarduerak erabat ez lotu arren, nire hitzekin, irribarrea

eta umorearekin tailerra aurrera aterako dudala eta gazteak gustura sentituko direla. Modu honetan,

Egur falta izateak eragiten didan hutsunea, gehiegi dudanarekin, Suarekin, estaltzen dut; izan ere,

hori baita egiten dudana: Egurrean dudan gabezia estali, baina ez dut berau elikatzen, orekatzen edo

bertan dudan hutsunea betetzen. Ez dut Egurrik nire baitan, eta ez dut agertzen nire dinamizazio

estiloan.

Bestetik, esperimentatzen hasi naiz sentsazio berri batekin eta, bide batez hausnartzen ari

naiz ere. Sua eta Metalarekin zerikusia du, gehiegizko Suak nola eragozten duen Metala azaltzea. Niri

behintzat, nabarmen gertatzen ari zait hori tailerretan. Hau da, Sua neurriz kanpo agertzean, beti

gazteen nahietara makurtzea eragiten dit, ez dut indarrik hainbat egoeren aurrean gauzak argi eta

garbi esateko gaztetxoei, beraiek mintzeko edo oso oldakor azaltzeko kezka daukat. Hau da, zerbait

esan behar diedanean beti pentsatzen dut gazteak nola sentituko diren hori entzutean, nire hitzek zernolako

eragina edukiko duten beraien aldartean. Era horretan, beraiek gustukoak dituzten gauzak

entzun ditzatela atsegin dut, bai ahots tonuagatik baita esaten dudanagatik ere: gauza alaiak,

umoretsuak... Egia esan, bihotzarekin zuzentzen naiz beraiengana. Berotasuna transmititzen diedala

uste dut, beraien aldarteaz asko arduratzen bainaiz. Beti horrela izaten da, eta horregatik neurriz

kanpokoa dela uste dut. Horrek guztiak Metala agertzea eragozten dit. Arauak azaldu behar

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!