26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 435

Zenbaitetan Lurra neurrian azaltzen badut ere, beste batzuetan gehiegi dudala uste dut. Tailerren

erritmoa oso geldoa da, geldoegia; eta tailerrak gaztetxoak elkarrekin egoteko gune bat baino ez dira

bihurtzen ari. Gainera zenbat eta patxada gehiago, orduan eta ahalegin handiagoa egin behar izaten

dut tailerretako jarduerak antolatzeko. Tailerretako erritmo lasaia atsegin dut, eta horrek ekintzak eta

jarduerak antolatzeko, prestatzeko eta aurrera eramateko indarra murrizten dit. Gazteekin hitz egite da

gero eta gehiago gustatzen zaidana, ekintzak prestatzea baino.

Horrekin guztiarekin bigarren gakoa doa. Sua erabat nabarmentzen zaidala uste dut. Gehiegi dut.

Ikaragarri. Ia beti nahiago izaten dut beraiek esaten dutena egitea, nik une horretan egin nahi dudana

baino. Ezaugarri hori oso present dut nire nortasunean, eta halaxe azaltzen naiz gaztetxoekin. Behin

graffittia egin behar genuenean ondo asko eraman nuen tailerra prestatuta, urratsez urrats zehaztu

nuen dena. Bada, gaztetxoekin hasi bezain laster beraiek proposatu zidaten hasieratik margotzen

hastea, eta nik ez nuen horrela programatu; halere, ez zitzaidan batere ahaleginik suposatu eta

beraien interesak nire interesen gainetik jarri nituen. Aitzitik, ikaragarrizko ahalegina eskatzen dit, nire

interesak gazteen interesen aurretik jartzea. Horrelakoak maiz gertatzen ari zaizkit, ez dut nahikoa

indarrik nire irizpidea aurrera eramateko, eta gero eta argiago somatzen ari naiz tailerren antolaketa

nire kontrolpetik at geratzen ari direla: hau da, zerbait aldez aurretik prestatu arren gazteen nahietara

makurtzen naiz tailerrero. Jokaera hau gehiegi azaltzen dut nire ustez. Geroxeago horren adibide bat

azalduko dut, Suaren kalitatea berriro aurrerago ere agertuko baita azalpen honetan

Gainera gazteekin egoteaz gain, beraiekin hitz egitea asko gustatzen zait. Giroa animatzeko trebezia

badut, eta maiz hori erabiltzen dut giroa alaitzeko. Gazteak ikusten baditut burumakur eta goibel –

azterketak direla, bestea dela...- barru barrutik irteten zait gazteei irribarrea eragiteko indarra. Ez dut

jasaten nire ondoan jendea goibel egotea. Jendea eta giroa alaitzeko grina bat-batean sortzen zait,

berezkoa dut. Egia esan kezkatuta ateratzen naiz tailerretatik, gazteak irribarre gutxi egin badute eta

giro hotza nabaritu badut. Nahiago dut beti gazteak tailerretan gozatzea beraiek nahi duten erara,

aurrez programatutako jarduerak zehatz-mehatz aurrera eramatea baino.

Horrexegatik uste dut gehiegizko Suarekin agertzen naizela.

Hortaz, gazteak gustura azaltzen dira tailerretara, bertan eroso sentitzen dira, baina ohartzen

hasi naiz hori guztia garrantzitsua bada ere, nire gehiegizko Lurrak eta Suak beste zenbait lan ildo

estaltzen ari dituztela. Esan nahi baita, horrela jarraitzen badut, tailerrak desitxuratzeko arriskua

dutela, eta beren izaera galdu. Izan ere, nabaritzen hasi naiz zenbait gaztek ez dutela azaltzen

zirrararik; izan ere, tailerrero ia gauza bera egitean (jendearekin egon, lagunekin hitz egin...)

Kuadrillategira hurbiltzeko arrazoi nagusia itzaltzen ari da. Alegia, ez badute zirrara edo emozio

berririk esperimentatzen (ekintza berriak egin, gazte berriak ezagutu...), ohikoak diren ekintzak egiten

dituztela ohartuko dira eta gure eskaintzari muzin egingo diote.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!