26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 434

Sarrera

G AGIRIA

HEZITZAILEEI IGORRITAKO BALORAZIO-EREDUA

Balorazio honetan tailerren egoera azaltzen saiatuko naiz. Egoeraren azterketa egingo dut. Hau

da, nola ikusten ditudan nik tailerrak eta nola ikusten dudan neure burua gaztetxoak dinamizatzeko

garaian. Ez da izango, ordea, balorazio bat non tailerretan gertatzen den guztia azalduko dudan; nire

begietara deigarriena dena agertuko dut. Mamia interesatzen zait, sakoneko arrazoiak arakatu eta

aztertu, nire lana hobetu ahal izateko.

Nire dinamizazio lanaren hainbat gako azalduko ditut, eta horiek giltzarria izango dira tailerren nondik

norakoa ulertzeko eta hobetzeko; eta, aldi berean, gako horiei jarraipen zehatza egingo diet

aurrerantzean nire suspertze-lana hobetze aldera. Esan nahi baita, gako horiek azaltzen dutela

sakonean nire dinamizazio-estiloa; hots, gazteekin harremanetan nagoenean azaltzen naizen modua,

eta horien gaineko hausnarketa, azterketa eta behaketa izango da praktika hobetzeko bidea.

Ez naiz, bada, azalean gelditu nahi; ikus dezagun, hortaz, zein den tailerretako egoera, nire suspertze

lanaren nondik norakoa ulertu ahal izateko. Azalpena bost elementu edo kalitateen ereduan oinarrituz

egingo dut, ahalik eta zehatzena izaten saiatuko naiz.

Nire dinamizazio-estiloaren gakoak

Tailerretan bai gaztetxoei baita niri ere lasai arraio egotea gustatzen zaigu. Egia esan jarduerak edo

ekintzak ez dira asko izaten, eta arratsalde osoaren zati txiki bat baino ez dute betetzen. Bai gazteak

eta bai ni egonean egoten gusturago gaude ekintzaren zurrunbiloan sartuta baino. Gazteek ez dute,

antza denez, beste ezeren beharrik. Lasai eta patxadaz daude gurean. Lurra da gehien agertzen

dutena tailerretan. Nahikoa dute lagunekin egotearekin, ez dute beste ezeren beharrik. Horrela, niri

ere Lurraren kalitatea da berez gehien nabarmentzen zaidana, eta horrela azaltzen naiz gazteen

aurrean: lasai eta patxadatsu. Gazteek duten Lurra nirea elikatzen du; eta, era berean, nik beraiena

indartzen dut. Hau da, nire Lurra eta gazteen Lurra elkarri elikatzen diote. Horrela, tailerrak

funtzionamendu bera izaten dute gehienetan: jarduerarekin hasten gara, baina berau oso zehaztuta

ez dagoenez berehala hasten gara gazteak eta ni elkarrizketan. Horrek guztiak konfiantza eman die

gaztetxoei, gertuko pertsonatzat hartzen naute. Erakusten duten konfiantza itzuli egiten dut: bere

nahiak bete izan ditut maiz, gehienetan ez ditut behartzen nahi ez duten zerbait egitera. Nolabait

esate arren, giro erlaxatua eta lasaia ezartzen dut tailerretan; harremanei erreparazten diet gehiago

jarduerei baino.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!