26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 433

jartzen ohi du. Ezaugarri hori aitortu du Aloñak. Ibonekin duen harremanean maiz gertatu izan

da. Tailerretan Ibonek gauzak lasaiago hartzen ditu, eta konturatu orduko Aloñak erabaki

hartu du, eta burutu ere.

5) Zentzu horretan Lurraren kalitatearen hutsunea nabari du Aloñak. Gauzak beste erritmo

batekin hartzea gustatuko litzaioke. Ekintza batetik bestera geldialdi bat egin, eta ez

zurrunbiloa geldi ezinean aritu. Izan ere, apur bat kezkatzen hasi da honako kontuarekin:

gazteei hamaika ekintza eskaini arren, gerta dieke egunen batean aspertzea, eta Aloñari ezer

berririk ez bururatzea, hau da, Egurrak berak halako antsietatea edo herstura modukoa

sortzen ari dio.

6) Aipatutako guztia gazteekin harreman estuak edota beroak eraikitzea eragozten dio. Sua

agertzea, alegia. Zurrunbilo horretan ez dut uste Aloñak gaztetxoen gustuak, nahiak e abar

hain ongi ezagutzen dituenik.

7) Metalaren inguruan, diziplina gustukoa duen pertsona da Aloña eta hala jokatzen du

gazteekin. Dena dela, proiektuak dituen baldintzak betearazi behar ez izateak poztu egiten du.

8) Uraren inguruan, arestian aipatuko gauza baten ildotik zerbait esan nahiko nuke. Aloñak badu

halako kezka; izan ere, jarduera berrik, freskoan eta abar sortzeko nahiko zailtasuna badu; ez

antolatzeko, bi ordea sortzeko. Eta berak aipatu bezala bi kalitate horiek nahiko lotuta doaz.

9) Horixe bada gaurkoak eman duena. Nahikoa sakondu dugu Ibonen eta Aloñaren

balorazioetan. Nik, bukatzeko apunte labur bat egingo nuke. Hasiera batean biren jokaerak

nahikoa osagarriak izan daitezkeela iruditu arren, Aloñaren mugimenduak, Ibonen lasaitasuna

eta erritmo geldoa oreka dezake, eta alderantziz, ez da hala gertatzen. Aitzitik, Aloñaren

Egurrak Ibonen gainetik jarri ohi da, eta maiz agintekeri kutsua hartzen du. Gauzak

mugiarazteko eta jarduerak egiteko gogo biziak Ibonen jokamoldea eklipsatu egiten du.

Ibonek bere iritzia ema baino lehen Aloñak erabakia hartu du ea gauzatu ere.

Interesgarria suertatu zait eta hezitzaileei ere, balorazioren kontu hau guztia. Erne ea oso

gustura aritu dira. Sakondu dugunaren sentsazioarekin noa eta datozen saioetarako orain arte egin

duguna oso baliagarria denaren irudipenarekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!