26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 432

1) Ibonek euskararen baldintza betearazi beharko balu oso zaila egingo litzaiokeela eta ahalegin

berezia egin beharko lukeela aurreko saioan aipatu zuen. Gaurkoan horren inguruan apur bat

gehiago sakondu dugu. Horrela, Metala agertzea asko kostatzen zaio, ikaragarri.

Pertsonekiko Metala azaldu beharrak ahalegin handia egitea eskatzen dio. Gurean, ez

euskararen baldintza edo arauak, Iboni beharrezkoak iruditzen zaizkionak ere, ez ditu

ezartzen, eta jokaera hori justifikatzeko Suaren kalitatera jotzen, betiere gazteen egoera

ulertzen saiatzen baita: “Orain hau nola esango diet, nekatuta daude eta ez da unerik

aproposena”, “Gazte gaixoak, nola esango diet hau orain”... Beraz, aurreko saioan

esandakoari honako hau ere gaineratuko nuke nik: Ibonek nola edo hala saihestu nahi du

arauen kontua, eta edozein aitzakia baliagarri zaio bere jokaera justifikatzeko. Jokaera hori

urraren kalitatearen da, edozein aitzakia balio zaio ez mugitzeko, dagoen egoeran aldaketak

ez egiteko. Ez nagikeriagatik edo alferkeriagatik, jakina; ez horixe, gazteek proiektua uziko

balute Ibonek izango zuen errudun sentsazio ez bizitzeko. Uste dut oraingo azalpen hau

urreko egunekoa osatzen duela, eta Ibonen egoeraren argazki osoago bat eskaintzen digu.

2) Aurrekoa esan legez, baldintzak bete arren egokia ikusi dugu errituala egitea, gainera laster

Koadrila Saioa egin beharko dute. Nahiko ongi ikusi ditut biak. Aloñak eta Ibonek adierazi dute

baliagarri izan zaiela Metalaren kalitatea apur bat hobeto ezagutzeko, Metalaren sentsazio

neutro edo aseptikoa, hain zuzen ere. Kalitate horren benetako froga Koadrila Saioan eta

gazteekin egon arren, gaurkoan aurrerapauso txiki bat eman dugula uste dut; izan ere,

baztertu dugu, neurri batean, Metalaren ikuspegi ezkorra eta itxia. Alde horretatik ariketa poliki

joan da.

3) Aloñaren balorazioari dagokionez, ezaugarri edo elementu bat argi azaldu da besteen

gainetik: Egurra. Balorazioren hasieran Suaren kalitateak definitzen zuela aipatu arren,

sakontzen joan garen heinean Egurrarenak pisu gehiago hartuz joan da. Bai eguneroko

bizitzan baita Kuadrilategin ere indar hori zentroa da Aloñaren jokaeran. Horrela, Urnietako

tailerren erdigunea ekintzek hartu dute. Jarduerei berebiziko garrantzia ematen die Aloñak,

eta beraiek gabe ez luke proiektua ulertuko. Berak aipatu duen moduan “Gazteak hona

zerbait egitera etortzen dira, ezta? Bestela ez lirateke etorriko. Orduan guk ekintzak eskaini

behar dizkiegu”. Hitz horiekin azaldu du bere egitekoa tailerretan. Bere dinamizazio-estiloaren

isla da, nire ustez. Modu horretan, ekintza prestatzea da Aloñaren eginbeharrik handiena, eta

ondoren berau aurrera eramatea. Hasitako jarduera bukatzea du helburu beti Aloñak. Beraz

ekintzaren zurrunbiloan sartuta egotea maite du Aloñak. Normalen, zerbait egiten aritu behar

du. Egia esateko, horrek guztiak orain arte emaitza onak ema dizkio, gaztetxoa oso pozik

daudelako Kuadrillategin eta ostiralero azaltzen dira. Hau da, ekintza berriak egitea gustuko

dute gazteek.

4) Egurraren beste ezaugarri bat oztopoak gainditzeko gaitasuna da, eta hori Aloñak bere-berea

du. Ibon ez bezala, arazo praktikoen aurrean ez da lotzen eta trabatuta geratzen, soluzio

azkarrak eta berehalakoak bilatzen ditu, nahiz eta batzuetan nahiko zakarra izan. Hots,

zenbaitetan, eta egoera desblokeatu arren, hausnartu beharrean edota Ibonekin kontsultatu

beharrean, berak bere kabuz hartzen du erabakia, azkar eta bere iritzia besteen gainetik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!