26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 429

arrazionalean bat egiten dugu planteamenduarekin: edo zirt edo zart, egoerak argitu egin

behar du, edo guk nahi duguna Kuadrillategi da edo ez da, eta ez bada ez du horrekin jarraitu

nahi, orain planteatuta dugun moduan, behintzat, ikerketa proiektu gisa alegia.

Metalaren hoztasuna edo neutraltasunak eraginda-edo aitortu behar dut egoera ez dela

goxoa. Nola bizi dudan nik? Bada, alde batetik, interesgarria iruditzen zait; izan ere, gure

paradigmaren adierazpen praktikoa egiteko aukera dugula uste dut. Hainbatetan modu

teorikoan hitz egin badugu ere, orain dugu aukera praktikari lotzeko eta emaitzak ikusteko.

Horrekin batera, hezitzaileen formazioaren ikuspegitik arras interesgarria da, beraiek izango

baitira, azken batean, gazteen aurrean Metala (berriro diot, gure ustez hori dela kalitaterik

eraginkorrena orain) agertu beharko dutenak.

Halere nahiko zaila eta gogorra egingo zaiela uste dut. Entzutearekin bakarrik, nahiz eta

jakinaren gainen egon. Gogoratu besterik ez dugu egin behar Ibonek aurreko saioan

esandakoa Metalaren inguruan. Berriro diot, gaur egun Urnietan Metalaren beharrik ez dela,

baldintza betetzen delako, baina etorkizunean beharko balitz zaila ikusten dut hezitzaileek

agertzea, horrexegatik, hain zuzen ere, egingo dugu ariketa edo errituala. Halere, egiari zor,

gure Metalak beraiek mugiarazteko nahiko izango ote den ikusteke dago.

Ikerketa-taldearen partaideen inguruan Diegoren jarrera da gehien kezkatze nauena. Nahiko

egoera latza suertatzen zaio, buruak esaten baitio azaldu bezala jokatu behar dugula, baina

bihotzak ez du hain garbi, bere bizitza proiektutik irabazten baitu. Pello, ordea, guztiaren

bategilea eta ildoak argi dituenak izanik, indartsu ikusi dut bere jarreran. Argi gera bedi, beraz,

Metalaren aplikazioa zuzen-zuzenean bizitzen dugun lehengoak gu geu garela.

Arestian aipatutako argudio teoriko guztiak agertu eta gero hezitzaileekin baldintzak betetzearen

kontua modu praktikoan landuko dugu. Gazteekin egin behar duten Koadrila Saio baten

eszenifikazioa egingo dugu, edo hobe esanda hiru. Honako mezu hauek igorri beharko lizkiokete,

gure aburuz, gaztetxoei:

4) Lehengoa Koadrila saioan baldintzak gogoratuko dituzte berriz ere, eta hori betetzea

ezinbestekoa dela jarraitzeko. Gaur dagoen jokaeratik –nahiz eta Aretxabaletan oso gutxi

falta den gure baldintzetara iristeko- euskara hutsezkora iristeko hilabete bateko epea

dutela, bestela araua betetzen ez dutenek proiektua utzi egin beharko dute beteko ez

balitz,

5) bigarren Koadrila Saioa egingo litzateke eta bi asteko epea, azken epea, luzatuko

litzateke tailerretan euskaraz nagusi aritzeko, hori hala izango ez balitz proiektutik kanpo

egongo lirateke. Epea pasa eta gero hezitzaileek gazteen jokaeran sumatuko ez balute,

6) azkeneko Koadrila Saioa gazteei tailerretara gehiago ez etortzeko gonbidapena luzatzea

izango litzateke baldintza betetzen ez dutelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!