26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 428

erdarazko hizkuntza jokaera gailentzen bada tailerretan, hori gero eta zailagoa da iraultzen, eta

herrian Kuadrillategin parte hartzeko euskaraz hitz egin behar ez denaren hautematea zabal daiteke

gazteen artean.

Esan gabe doa arauaren kontu hau hezitzaileek ezagutzen dutela, iraileko ikastaroaren

hasieran esan zitzaielako. Beraz, jakin badakite. Baita gaztetxoak ere beraiekin ikasturte

hasieran egin negoziazio bileretan aipatu zitzaielako eta garbi utzi ere. Diseinua defendatzeko

arrazoi teorikoak argiak dira.

- Zergatik da, gure ustez, Metala kalitaterik eraginkorrena kontu honetan? (hemen ere ikus

dezakegu guztia nola lot dezakegun formazioarekin, bost elementuen eredua etengabean

erabiltzen ari garelako) Bada, Metalak egoera argitzen duelako. Metalaren kalitatea agertzen

zaigunean, besteak beste egoera argitzeko izan ohi da, eta horixe da, hain justu, guk orain

nahi dugu. Araua beteko ez balitz, egoera nahasia eta definitua gabea edukiko genuke gure

esku artean Urnietan.. Proiektuak bere horretan ez luke formarik hartuko, funtzio hori betetzen

duen arauak (euskarena nagusiki) ez litzatekeelako betetzen ari.

Helburu jakin batzuk dituen egitasmoa da. Ikus daitekeenez modu hipotetikoan hitz egiten ari

naiz Urnietaren kasuan, baina gerta daitekeena. Hala balitz, kinka hori argitu beharra legoke:

edo Kuadrillategik bere forma hartzen du, determinatua den egitasmoaren itxura eta

ezaugarriak bereganatzen ditu, edo bestela ez da Kuadrillategi. Hala balitz guk utzi egingo

genioke jarraipena egiteari. Ez dakit formazioarekin zer gertatuko litzatekeen, nireak hizkuntza

helburuekin harreman zuzena ez duen arren, bai kolokan geratuko litzatekeela non gauzatu

ez badago; hots, nire esperientzia eta esku-hartzea non egiterik ez badagoen. Hori guztia oso

presente eduki behar dute Aloñak eta Ibonek, eta oso argi azaldu behar zaie

- Horren guztiaren atzean idei bat badago, eta oso garrantzitsua izango litzateke berau

hezitzaileak ulertzea, edo, hobe esanda, bere larrutan sentitzea. Ideia hauxe da: proiektua

organismo bizi bat da, eta beraren edozein atali eragiten dionak organismo osoari eragiten

dio. Hau da, arduradunok baldintzak bete behar direnaren ideia argia badugu eragingo die

hezitzaileei eta gaztetxoei, jakina. Kate oso bat da, non kate begiek elkarri eragiten dioten;

alde horretatik sistemaren ideia aintzat har dezakegula uste dut. Berdin gerta daiteke beste

une batean, non katearen hasiera gazteengan edo hezitzaileengan egon daitekeen.

Argi dago beraz, horrek guztiak bai hezitzaileengan, baita gazteengan ere eragina duela. Alde

batetik, suspertzaileak dira araua betearazi behar dutenak, eta bestetik, gaztetxoak dira bete

behar dutenak, eta hori egin ezean lekurik ez dute edukiko gurean. Horrekin batera, ez dakigu

horren aurrean udaletxeek zer-nolako jarrera hartuko duten, baina ez dut uste hori orain

premiazkoa denik.

Nik hemen azpimarratuko nuke Metala erabiltzearen lehengoak gu, arduradunok, garela.

Ulergarria da, bestalde, guretik ez baita horrelakorik ateratzen zaila izango hezitzaileek beren

kabuz egitea. Metalaren zorroztasuna norberaren larruan bizitzea ez da erraza. Proiektua

gidatzen dugun hiru ikerlariok modu ezberdinean bizitzen dugu hau guztia. Modu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!